Euskaraldiaren dinamizatzailea Zarautzen

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 10 hilabete eta erdirako lan kontratua eskaintzen da, otsailaren 15ean hasita. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:

 

  • Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…).
  • Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu.
  • Batzordea(k) koordinatu.
  • Batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…).
  • Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak).
  • Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak).
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu.
  • Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.

 

Baldintzak

Curriculumak urtarrilaren 31aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:

·         Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).

·         Herria eta eskualdea ezagutzea.

·         Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.

·         Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.

·         Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).

·         Kudeaketarako gaitasuna izatea.

·         Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).

·         Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.

·         Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.

Laburpena

Lekua: Zarautz Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a izango da. Hautaketa prozesua otsailaren 15erako bukatuta egongo da.

Curriculumak Lansareanen bidez ez ezik, honako posta helbidera ere bidali ahal izango dira: lanpoltsa@topagunea.eus.

 

 

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2018-Urt-22
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Urola Kosta
Udalerria: Zarautz

Eskaintza noizarte:
2018-Urt-31

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

14 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa