Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Ikerketa soziologikoak egiteko goi mailako teknikari baten bila dabil Aztiker Ikergunea. Bere zeregina izango da metodologia eta teknika ezberdinen araberako ikerketa prozesu eta lan fase guztiak garatzea, hau da, ikerketa diseinutik hasi eta ikerketa baten emaitzen aurkezpen batera arteko ibilbide osoan jardutea.
Jardunaldi osoko lan-eskaintza da, uztailera bitarte.
Unibertsitateko graduatua edo lizentziatua izatea (soziologia, antropologia, zientzia politikoak…).
Ikerketa kuantitatiboetan eta kualitatiboetan esperientzia izatea.
Informatika: SPSS, Excel, Atlas.ti edo antzekoen ezagutza aurreratua. Word, Acces, Power Point oinarrizko ezagutza.
R Studio programaren ezagutza baloratuko da.
Euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasun bikaina.
B1 gidabaimena.
Lekua: Andoain Gipuzkoa
Enpresa: Aztiker Ikergunea
Soldata:
Otsailaren 28a baino lehen bidali Curriculuma idazkaritza@aztiker.eus helbidera.
Gaian "Ikerketa teknikaria" idatzi mesedez.