Zer da Lansarean?

LANSAREAN, euskarazko lan ataria

Bai Euskarari Elkartearen proiektua da LANSAREAN lan-ataria. Enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera errazten du:

  1. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ditzakete. 
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman dezakete.

LANSAREAN erremintak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartzen ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.

Oso erraza da. LANSAREANen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue.

Eskuratu eskuorria (pdf formatua, 560 kb).

Publizitatea jarri nahi duzu? Ikusi gure publizitate tarifak.

 

 

 

 

Kontsultatu hemeroteka