Global Training bekak

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Global training bekak 2016

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila bezala, 2016an Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planarekin aurrera jarraitu du, egungo krisiari erantzuna ematearren. Ekimena ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien artean kokatzen da, indarrean dauden herstura-politikak konpentsatze aldera. Langabezia-tasarik altuenak 30 urtetik beherako gazteek dituzte. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, merkatura atera nahi da Global Training 2016 Beken Programa.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian (gutxienez).

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

Baldintzak

Behar ditugun lan-profilak ondorengo hauek dira:

Marketing eta Komunikazioa. (Goi-mailako-titulua).

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziaduna. (Goi-mailako titulua).

Ekonomian lizentziaduna. (Goi-mailako titulua).

Ingenieritza ikasketak.(Goi-mailako titulua).

Sukaldaritza. (Goi-mailako titulua).

Arkitektoak. (Goi-mailako titulua).

 

 

 

 

 

 

Laburpena

Enpresa: GARAPEN

Lan mota: Praktikak

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Informazio guztia hemen:  http://becasglobaltraining.eus/

Eskaintzen ditugun bekei buruzko informazioa: http://becasglobaltraining.eus/