Diruzaintzako eta Merkatu Publietako inbertsioen kudeatzailea

Deskribapena

Arloa: Banka / Finantza / Aseguruak

Eskaintzaren deskribapena:

Diruzaintzako eta Merkatuetako taldeak inbertsioen kudeatzaile bat bilatzen du, entitatearen estrategiarekin lerrokatuta, zehaztutako errentagarritasun, arrisku eta dibertsifikazio helburuak lortzeko.

ZURE EGUNEROKO LANA

  • Merkatu Publikoen aktiboetan (bonuak, dibisa, akzioak, inbertsio-funtsak) ikuspegia eta asset allocationa aztertzea, lantzea eta aurkeztea.
  • Inbertsio-proposamenak egitea, bai tradingerako, bai epe luzerako.
  • Inbertsio-batzordeetan parte hartzea eta horientzat txostenak egitea.
  • Zorroen eta horien posizioen kontrola eta jarraipena egitea.

ZER ESKAINTZEN DUGU? 

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako: 

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu. 
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko. 
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu. 
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu. 
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak... 
  • Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere. 

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.

 

Baldintzak

  • Gradua edo Lizentziatura enpresa-adarreko titulazioetan (ADE, Ekonomia, Finantzak, etab.). Finantzetako Masterra izatea baloratuko da.
  • 2-3 urteko esperientzia merkatu publikoetako zorroak edo aktiboak kudeatzen
  • Finantza-arloko lanbide-ziurtagiriak, hala nola CAIA, CFA, etab.
  • Euskara- eta ingeles-maila altua
  • Finantza-merkatuei aplikatutako adimen artifizialaren eta eredu kuantitatiboak garatzeko ezagutza baloratuko da

 

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.

Laboral Kutxa Informazio gehiago

Data: 2025-Urt-22
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Arrasate

Eskaintza noizarte:
2025-Urt-31

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa