Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa
Eskaintzaren deskribapena:
GHK (Gipuzkoako Hondakinen Kudeadeta), SAUko administrazio kontseiluak, otsailaren 22an eginiko bilkuran, sozietate publikoaren kontabilitate administrari lanpostua osatzeko oinarriak onartu zituen.
Lanpostuaren funtzioak honako hauek izango dira, besteak beste:
– Kontabilitatea eta fakturazioa
– Diruzaintzako administrazio-kudeaketak; kobrantza eta ordainketen
jarraipena eta abar.
– Gutunak eta era askotako dokumentuak idatzi eta transkribatzea.
– Jarduera berezietan laguntza logistikoa ematea.
– Dokumentuak idaztea.
– Espedienteak izapidetzea.
– Bere administrazio-unitateko espedienteak, proposamenak eta abar abian
jarri, idatzi eta izapidetzea.
– Espedienteak, dokumentuak eta abar erregistratu, artxibatu eta
kontrolatzea.
– Ordenagailu-terminalak, testuari tratamendua ematekoak, kalkulagailuak eta
idazteko makinak erabiltzea.
– Informazioa ematea eta jendeari arreta ematea.
– Oro har, antzeko beste edozein funtzio betetzea, baita nagusiek agindutako
beste edozein funtzio ere.
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe