Orkestra: Lurraldearen lehiakortasuneko ikerketako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Arloa / Ikastegia

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua lurraldearen lehiakortasuna azterketa eta eztabaidarako zentroa da. 2006an sortu zen, Deustuko Unibertsitatearen Deustu Fundazioaren barruan. Institutuan hainbat ekimen estrategikok bat egin dute, pribatuek eta publikoek, gizarte eta enpresa lehiakorrak eraikitzea oparotasunerako baldintza beharrezkoa dela uste dutenek.
Argibide gehiago: www.orkestra.deusto.es

Eginkizunak

  • Profesionalen talde malgu bateko kide izatea Orkestran, Euskadiko skateholderrekin ikerketa proiektu/prozesuak garatzea lurraldearen lehiakortasunari eta garapenari buruz, eskualdearen lehiakortasun eta garapenean eragin positiboa azpimarratuz.
  • Institutuaren proiektuen eta/edo jardueren garapen hobezinean laguntzea, jarduera horietan lagunduz eta babesa eskainiz. Institutuaren ikerketa proiektuen garapenean, transferentzian eta proiektuen emaitzaren komunikazio eraginkorrean lagunduko du.
  • Garatutako proiektuekin lotutako dokumentu aplikatuak idaztea, txostenak argitaratzeko.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea, prozesu eta proiektu konplexuetan; bere ardurapeko zereginak eta prozesuan sortzen diren zailtasunak kudeatzea.

 

Zer eskaintzen den

Erakundean berehala lanean hastea, nazioarteko talde dinamiko eta bizkor batean aritzea ikertzaile lanetan, lurralde garapena eta lehiakortasuna hobetzen. Kontratua ikerketa proiektu bati loturik dago. Hasiera batean, urtebeteko iraupena izango duela aurreikusten da, eta jarraitzeko aukera egon daiteke, proiektuaren arabera. Baldintza ekonomikoak hautagaien esperientziaren eta ezagutzaren araberakoak izango dira.

Baldintzak

Eskakizunak

  • Graduko/lizentziaturako ikasketak lehiakortasunari eta lurralde garapenari lotutakoak izatea (adibidez, geografia ekonomikoa, politika zientzia, eskualde ikasketak, ekonomia eta enpresen kudeaketa). Oso kontuan izango da doktoregoa egiten aritzea edo egina izatea.
  • Aholkularitza proiektuetan parte hartu izana administrazio publikoetan, ekonomiako estrategia eta politikak aztertzen, definitzen eta hedatzen.
  • Ikerketarako, stakeholder garrantzitsuenekin elkar eraginean aritzeko gaitasuna, kultura ugariko inguruan, ikerketak duen eraginaz jabeturik.
  • Komunikaziorako eta sintesirako trebetasunak, ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, analisirako gaitasuna, eta ikuspegi heldu eta logikoa izatea arazoak konpontzeko orduan.
  • Taldean lan egiteko, planifikatzeko eta erregulartasunez aritzeko gaitasuna.
  • Ingelesa ondo menperatzea, ahoz eta idatziz. Oso kontuan hartuko da euskara jakitea.
  • Aintzat hartuko da teknika kuantitatiboak, tresna eta programa informatikoak menperatzea eta datu baseak maneiatzen jakitea.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata: Zehaztu gabe

ORKESTRA Informazio gehiago

Data: 2016-Api-19
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2016-Api-29

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa