Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Oñatiko historia eta ondarearen transmisioa belaunaldiz-balaunaldi bermatzeko, Herri Curriculuma lantzea eta garatzeko bere ardurapean egongo dira:
-LHko lehenengo ziklorako ikas materiala sortzea; hau da ikasturte bakoitzerako ikas unitate bat egitea
-Proiektua sozializatzea, programan parte hartuko duten herritarrekin harremana (norbanako zein talde) koordinazioa eta jarraipena egitea.
-Programari dagozkion txosten, memoria…eta abarrak egitea.
-Proiektuan parte hartuko duten lan talde ezberdinak koordinatzea.
Oinarrizko eskakizunak
-Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia) proiektuaren gaiarekin zerikusia duten arloak lehenetsiko dira (magisteritza, pedagogia,…)
-Hezkuntza formaleko ikasmaterialaren (unitate didaktikoak) antolakuntzan, sorkuntzan eta produkzioan eskarmentua.
-Egitasmoen komunikazioaren diseinu, koordinazio eta kudeaketa lanetan ezagutza eta eskarmentua i
-Euskara ondo menperatzea (EGA Titulua edo baliokidea)
-Harreman pertsonaletarako gaitasuna
-Taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna
Baloratuko da
-Oñatiarra izatea edo eta Oñati herriaren gaineko ezagutza zabala edukitzea (baliabideak, zerbitzuak, herrigintza…)
-Oñatiko herriaren ondareari buruzko ikuspegi orokorra
-Pertsona dinamikoa eta autonomoa
-Erabakiak hartzeko gaitasuna.
-Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
-Gidatzeko karneta eta autoa
-Lanaldi erdiko jarduna (4 ordu).
-Iraupena: 2017/01/09tik bi urteko iraupena (lehengo hiru hilabeteen ostean egindako lana baloratu eta jarraipenerako aukera aztertuko da).
-Posta elektronikoz bidaliko dira: kudeaketa@topagunea.org helbidera.
-Abenduak 7a baino lehen. Elkarrizketak egingo dira, abenduak 12 eta 16a bitartean
Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea
Soldata:
Zehaztu gabe