Euskaraldirako dinamizatzaile lanpostuak

Deskribapena

Arloa: Elkarteak / Aisialdia

Eskaintzaren deskribapena:

Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia proiekturako bi teknikari kontratatu nahi ditu.

Euskaraldiaren antolakuntza orokorreko lan taldean parte hartuko dute bi teknikariek.

Bi lanpostu hauen funtzio zehatzak aurkezten diren hautagaien arabera moldatu ahalko dira, baina besteak beste honako funtzio orokorrei erantzun beharko diete bien artean: komunikazio lanak, koordinazio eta gestio lanak, dinamizazio eta parte hartze proiektuak eta animazio lanak.

Baldintzak

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

  • Taldeen dinamizazioan eskarmentua
  • Euskaltzalea izatea eta Euskaltzaleen mugimendua ezagutzea
  • Euskara ondo menperatzea
  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea

 

Baloratuko da

  • Soziolinguistikari buruzko eta hizkuntza plangintzari buruzko ezagutza eta eskarmentua
  • Komunikazio ikasketak
  • Parte hartze prozesuetan eskarmentua
  • Kudeaketarako gaitasuna
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna
  • Hizkuntzen ezagutza: gaztelera, frantzesa eta ingelesa
  • Herriko euskaltzaleen elkartean bazkide izatea

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculuma  otsailaren 12rako bidali behar da beranduenik modu honetara:

-Lansarean-en bidez

-lanpoltsa@topagunea.eus helbidera bidalita

-Euskaltzaleen Topaguneko honako helbidera bidalita:

        Landako Etorbidea, 4 (Landako Elkartegia, 102 bulegoa)

        48200 Durango (Bizkaia)