ELHUYAR_

Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu zen, 40 urteko ibilbidea eginda, 2013an, eguneratu egin du xedea, egokitu egin ditu negozio-unitateak, eta irudi korporatiboa, berriz, aldatu. Xedea: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen, eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu. Ikuspegia: Gaur egungo gure arloetan sendotu nahi dugu, eta indarrez datozen arlo berriak irabazi; euskal gizartearen erreferentziazko gune bihurtu, eta Euskal Herritik kanpo dugun kokapena hobetu.

www.elhuyar.eus

pertsonak@elhuyar.eus

Lan eskaintzak

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintzak