KALITATE ARDURADUNA - ERREKA

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

ERREKA egoitza nagusia Antzuolan duen kooperatiba bat da eta Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan lantegi produktiboak dituena. MONDRAGON Taldearen barnean dago, izaera industrial eta nazioartekoa izanik, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.

Nazioartean hainbat sektoretan erreferentea gara, eta ondorengo sektore hauentzat soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu: automozioa, osasuna, sarbideen kudeaketa, mugikortasuna, energia berriztagarriak, azpiegitura kritikoak, meatzaritza eta aeronautika, besteak beste.

Sektore hauetara iritsi ahal izateko, 3 negozio mota uztartzen ditugu: Plastikogintza, (Plastic), Finkapena (Smart Fastening) eta Sarbideak (Connected Acces). 

Momentu hauetan, Smart Fastening eko negozioan, kalitate arduradunaren lanpostua beteko duen pertsona baten bila gabiltza. 

 

Bete beharreko funtzio eta erantzukizuna, hauek dira: 

ARLO KUDEAKETA

  • Dagokion prozesuko Gestio Plana eta aurrekontuak definitzen ditu (bere taldearen partehartzea sustatuz), horretarako helburuak markatuz, priorizatuz, eta ekintza planak diseinatuz.
  • Gestio Plana aurrera eramateko dagokion arloko egitura antolatzen du, eginbeharrak banatzen ditu, lan-karga kudeatzen du eta bere lantaldea zuzentzen du. Lantaldearen jarraipena egiteaz arduratzea eta behar den informazio eta baliabidez hornitzeaz.
  • Dagokion prozesuko gestio sistema eta prozesuak definitzen ditu, garatu, mantendu eta ezarri. Hauek betetzen direla bermatzen du eta hobekuntzak planteatu, beti prozesuen automatizazioa eta digitalizazio bilatuz.
  • Gestio Planaren eta arloko funtzionamendu eta emaitzen jarraipena egiten du, Zuzendaritza Batzordeari erreportatuz, eta desbideraketak ekiditeko hobekuntza eta ekinta planak martxan jartzen ditu. 

PERTSONEN KUDEAKETA

  • Bere ardurapean dagoen lantaldearen kudeaketaz arduratzen da, honako prozesuak kontuan hartuta:
    • Pertsonen kudeaketa administratiboko prozesuak betetzeaz arduratzen da (lan-baldintzak, egutegia, lan-kargak, baimenak, etab.).
    • Lantaldearen garapenaz arduratzen da (jardueraren ebaluaketa eginez, formakuntza beharrak identifikatuz, eta profesionalki hazten laguntzeko orientazioa emanez.
    • Lantaldearen lan-baldintza eta ordainsarien egokitasunas arduratzen da.
    • Lantaldearen harreman, ongizate eta motibazioa zaintzen du.
  • Bere ardurapean dagoen lantaldearen komunikazioaz arduratzen da, bai komunikazio orokorra eta estrategikoaz, baita eguneroko informazio operatiboaz ere.
  • ERREKAko balioen eredu da eta bere arloan bermatzen direla ziurtatzen du.
  • Aldaketaren kudeaketa eta antolaketa arina sustatzen du.

KALITATE KUDEAKETA

  • Bezeroaren premiak asetzearen alde, produkzio, prozesu, erosketa eta kalitatearen kudeaketarako behar diren sistemak inplantatu eta hobekuntzak proposatu eta bultzatu IT arloarekin koordinatuz.
  • Bezeroetan kalitatearen kudeaketa osoa bideratzea.
  • Kalitate eta Sistemen Gestio Komitean parte hartzea , atazen jarraipena egitea, behar diren epeak eta erantzunak jasotzen direla bermatuz.
  • Auditoriak planifikatzea, prestatzea eta zuzentzea eta horien ondoriozko ekintza zuzentzaileak abian jartzea. Besteak beste, Bezeroen auditoriak, Hornitzaileen auditoriak, Sistemaren kanpo auditoriak, Barne auditoriak ala Azpi-kontraten auditoriak.
  • Homologazio eta zertifikazio prozesuak lideratzea, kudeatzea eta gauzatzea Negozio Unitate osorako:
    • Pieza/produktu berrien homologazioa/zertifikazioa
    • Bezero berrietan homologazioa lortzea.

 

Baldintzak

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA 

Ingeniaritza Gradua (edo titulu parekatua) edo Unibertsitate Gradua Kalitatean (esperientziarekin)

ESPERIENTZIA

Postu honetan edo arloko beste postu batean gutxienez 3 urteko esperientzia

HIZKUNTZAK

  • Euskara
  • Ingelesa

EZAGUTZA TEKNIKOAK

  • ERP eta kudeaketarako software desberdinen ezagutza: Expertise
  • Kalitatearen kudeaketa sistema aurreratuen ezagutza
  • Prozesuetan oinarritutako kudeaketaren ezagutza
  • IATF, ISO9000 eta antzeko arauen ezagutza
  • 6Sigma eta Lean Manufacturing arloeta ezagutzak

Laburpena

Lekua: Bergara Gipuzkoa

Enpresa: ERREKA

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.