Euskaltzaindiak administrari/teknikari bat bilatzen du Baionako ordezkaritzan lan egiteko

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Egitekoak:

 

1. Elkartearen diruzaintzarekin lotutakoak (%25eko dedikazioa): kontabilitatea, kobrantzak eta ordainketak; Urteko Kontuak eta auditoriak; diruzaintzaren eta Sarrera eta Gastuen aurreikuspenak; lizentziak, baimenak, zergak eta jakinarazpen ofizialen kudeaketa; nominak eta kargu sozialen kudeaketa; dirulaguntzen eskaerak eta kobrantzak.

 

2. Ordezkaritzako harrera eta administrazioarekin lotutakoak (%25eko dedikazioa): jendearentzako arreta; bulegoko ohiko lanak aitzinatzea; bulegoko elementu, material eta zerbitzuen kudeaketa; elkartearen bilkuren kudeaketa; elkartearen zeregin administratiboak betetzea tokiko, eskualdeko eta estatuko administrazioekin; elkartearen agiri ofizialak erregistratzea, gordetzea eta zaintzea.

 

3. Iparraldeko jarduerekin lotutakoak (%50eko dedikazioa): Ipar Euskal Herriko euskaltzainekiko eta euskalgintzako kideekiko komunikazioa; harreman instituzionalei dagokienez, agenda kudeatzen laguntzea eta egin beharreko bilkuretarako deiez arduratzea; Biltzar Nagusiaren prestaketa eta agiri ofizialak prestatzea; urteko plangintzari loturik, Ipar Euskal Herrian egiten diren erakusketa, ikastaro, aurkezpen, bilkura eta bestelako jardueretako antolaketan eta prestalanetan parte hartzea.

 

Baldintzak

Profila eta beharrezko gaitasunak:

 

  • Titulazioa: Diruzaintzaren egitekoekin lotura duen gradua izatea (gutxieneko titulazioa)
  • Esperientzia: lanpostuko egitekoekin esperientzia izatea baloratuko da
  • Hizkuntza-gaitasuna:
    • C1 euskara-maila egiaztatuta izatea. C2 euskara-maila izatea baloratuko da.
    • Frantsesaren ezagutza
    • Gaztelania eta ingelesaren ezagutza baloratuko da
  • Baldintzak:

  • Denbora osoa
  • Lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin

 

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Euskaltzaindia

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuak:

 

  • CV-a eta motibazio-gutuna igorri: adm-tek@euskaltzaindia.eus
  • Hautagaitza aurkezteko azken epea: martxoren 6a, 14:00ak baino lehen

 

Euskaltzaindia

Data: 2026-Ots-17
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2026-Mar-09

Enpresaren izena: Euskaltzaindia

3 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa