"Erabilpena – saltegiak eta bizitza soziala " Misio karguduna

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

EGINKIZUNAK

Saileko arduradunaren ardurapean, hizkuntza politika definitzeko eta obratzeko lan egitea euskararen erabilpena garatzean, eta bereziki:

  • Euskararen presentzia eta erabilpenaren garapenaren alde lan egin bizitza sozialeko eragileekin (saltegiak, enpresak, eragile nagusiak...); eta bereziki "Euskaraz Barra" marka komunaren garapenaren alde Ipar Euskal Herriko lurraldean, hurbileko saltoki eta zerbitzuetan euskara erabiltzeko aukera baloratzera bideratua. Proiektuaren mugaz gaindiko gobernantzan parte hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko gobernuekin batera.
  • Gazteentzako euskarazko egonaldi eta kirol jarduera eskaintzak garatzeko lan egitea
  • Saileko beste lanen obretan parte hartzea (Euskaraldia, Euskaraz Lan Egin,...) beharren arabera

 

JARDUERA NAGUSIAK

  • Politiken definitze lanak aitzina eramatea
  • Politiken eta dispositiboen obratze lanetan parte-hartzea
  • Ekintza programen definitze lanetan, obratu politiken bilan eta ebaluazioan parte hartzea
  • Behar diren diagnostikoak egitea
  • Jorratzekoak diren alorretan dauden zuzenbide komuneko baliabideak aztertzea eta horien ustiatzeko lan egitea
  • Bulegoarentzat, Biltzar Nagusiarentzat, partaideentzat, Aholku Batzordearentzat, komunikazio ekintza eta abarrentzat beharrezkoak diren dokumentuak ekoiztea
  • Behar diren egokipenak proposatzea
  • Eragile ezberdinak laguntzea, partaideekiko harremana jarraitzea eta biziaraztea
  • Aholku Batzordeko lan taldeen ikerketak jarraitzea eta kudeatzea

Postu-fitxa hau alda daiteke zerbitzuaren beharren arabera

 

POSTUAREN EZAUGARRIAK

  • 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz
  • Estatutu publikoa

Baldintzak

GALDEGIN GAITASUNAK

  • Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
  • Word, Excel, PowerPoint informatikako tresnen menperatzea
  • Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Lan mota: Presentziala

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

PROZEDURA ETA EZAUGARRIAK

  • Hautagaitza txostenak 2024ko irailaren 22ko berantenez igorri behar dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa).
  • Hautagaitzak e-mailez igorri behar dira: eep-oplb@mintzaira.fr  
  • Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa 2024ko irailaren 24ko arratsaldean
  • Elkarrizketa, idatzizko proben emaitzen arabera, 2024ko irailaren 30ean edo urriaren 1ean
  • Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

PROZEDURA ETA EZAUGARRIAK

  • Hautagaitza txostenak 2024ko irailaren 22ko berantenez igorri behar dira. Honen barne, CV zehatz bat eta eskuz idatzi motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa).
  • Hautagaitzak e-mailez igorri behar dira: eep-oplb@mintzaira.fr  
  • Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa 2024ko irailaren 24ko arratsaldean
  • Elkarrizketa, idatzizko proben emaitzen arabera, 2024ko irailaren 30ean edo urriaren 1ean
  • Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Data: 2024-Abu-21
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2024-Ira-22

Enpresaren izena: Euskararen Erakunde Publikoa - Office Public de la Langue basque

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa