IMH Campus

IMH Campus fabrikazio aurreratuan eta digitalean espezializatutako hezkuntza-zentroa da. Sarean lan egiten du tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin, eta, alde batetik, pertsonentzako balio handiko prestakuntza eskaintzen du, unibertsitate-prestakuntzaren, lanbide-heziketaren eta etengabeko prestakuntzaren bidez, eta, bestetik, enpresentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, teknologia- eta antolaketa-berrikuntzako proiektuen bidez. IMH Campusek hiru eremu teknologiko estrategiko ditu: Fabrikazio Digitala, Fabrikazio Aurreratua mekanizazioan eta Fabrikazio Aditiboa. IMH Campusen naturala eta bokaziozkoa da enpresarekiko harremana. 1996az geroztik, zentro aitzindaria da Espainian prestakuntza dualean, eta Enpresa-Hezkuntza binomioaren sustatzaile fidela da, ikasleei eta enpresei gure balioa ematen saiatuz, batez ere Industria 4.0 arloan. IMH Campus Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko IMH Lanbide Heziketako Zentro Integratuak (Ikaslan Gipuzkoa sareko partaidea) eta UPV/EHUri atxikitako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak osatzen dute. IMH Campus AFM Clusterreko kidea da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agentea.

https://www.imh.eus

imh.elgoibar@gmail.com

Lan eskaintzak

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintzak

2024-Mai-02

Fabrikazio Aditiboaren Ingeniaria

IMH Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusean lankide berri baten bila hasi gara. Gure la...

IMH Campus