Lankide bila

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Gero eta konplexuagoa eta aldakorragoa den mundu honetan,

aldaketara arin egokitzen diren erakundeak behar ditugu,

adimen kolektiboa sustatuz, gobernantza parte-hartzaileko prozesuen bidez komunitateen inklusioari eta ongizateari lehentasuna emanez, eta ingurunea birsortzeko duen asmoaz jabetuz eta jardunez.

 

Ingoinen, kodiseinua eta prestakuntza eraldatzailearen bidez, erakunde eta komunitateen trantsizioan lagundu, eta lurraldeko ekosistemak aktibatzen ditugu birsorkuntzarako bidean. Ikuspegi sistemikoarekin lan egiten dugu eta eraldatze-prozesuetan azaleratzen denari erreparatzen diogu. Hiru zutabe hauetan egiten dugu lan, palanka-puntu gisa: Intentzio partekatua, Gobernantza parte-hartzailea eta Bizitza ardatz duen berrikuntza.

 

Lantaldearen barruan, Kooperatiba Elkarte Txiki gisa antolatzen gara eta soziokraziaren bidez gobernatzen dugu geure burua elkarrekiko zaintza sustatuz eta espazio seguruak erraztuz, non adimen kolektiboa, kogenerazio-prozesuak eta erabakiak modu parte-hartzailean hartzea loratuko diren.

 

Gure zerbitzuek erakundearen eraldaketa-prozesuaren lau etapa nagusiak hartzen dituzte:

- Erakundearen egungo errealitatearen diagnostiko sistemikoa

- Irtenbideen kosorkuntza prozesu parte-hartzaileen bidelaguntza, hasierako diagnostiko horretan oinarrituta

- Irtenbideen inplementazioan laguntzea, gaitasunak eta prestakuntza garatuz (Ingoin Academy), eta, ondoren, emaitzak eta inpaktu neurketa

 

Gure filosofia eta proiektuak sakonki ezagutzeko:  www.ingoinstrategy.com

 

Ezaugarri hauek dituzten proiektuetan lagunduko digun pertsona baten bila gabiltza

 

Baldintzak

Giza profila

- Moldagarria eta malgua eta eraberean muga argiak dituena

- Elkarrekikotasunarekin, proaktibotasunarekin eta kalitatearekin lan egiten du

- Galdetu ekintzarako behar duzun guztia

- Taldean lan egitea maite du

- Modu irekian eta zuzenean komunikatzen da

- Esperientzia izatea hainbat kultura-profilekin lan egiten

- Biziberritzearen printzipioak partekatzen ditu: ekosistema ekonomikoak eraldatzea, gizarte-ehunarekin eta lurraldeekin birkonektatuz, bizitzaren birsorkuntza erdigunean jartzeko

 

Lanbide-profila

- Elebiduna Euskara/Gaztelania (3. hizkuntza desiragarria)

- Ikuspegi sistemikoa

- Kalitate handiko lanak entregatzeko, lanak denbora gutxian burutzeko, antolaketa pertsonaleko maila altua, aldaketara egokitzeko eta xehetasunei arreta bikaina emateko gaitasuna

- Eskarmentua dokumentuen ikerketan, garapenean eta idazketan

- Eskarmentua erakunde-aholkularitzan: AMIA, PESTEL…

- Prozesuak eta taldeak bidelaguntzen esperientzia izatea

- Profila osatzeko, bizi-konpromiso sendoa iraunkortasunaren eta gizarte-berrikuntzaren sektoreko funtsezko kontzeptuekin.

Laburpena

Enpresa: Ingoin Koop. Ekl. Txikia

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Lanpostuak zirrara piztu badizu, idatziguzu

info@ingoinstrategy.com

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Lanpostuak zirrara piztu badizu, idatziguzu

info@ingoinstrategy.com

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.