Kazetaria zineman espezializatua

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Kanaldude telebistak, zinema emankizun baten berritzeko egitasmoaren baitan, zinema arloan berezitu kazetari pigista bat xerkatzen du.

Zure eginkizunak:

  • Filmak aurkeztea kameraren aitzinean, zinemagileen begirada azpimarratuz eta ikusleentzat testuinguru egokiak ekarriz.
  • Zinemagileekin elkarrizketa filmatuak egitea, haien sormen urratsak publiko zabalari ezagutarazteko.
  • Batzuetan filmak aretoetan aurkeztea, aurrestreinaldietan.

Baldintzak

Zure profila

  • Kazetaritza edo zinema formakuntza izan duzu.
  • Kameraren aitzinean eta gibelean eroso zira filmaren ezaugarriak argitan emateko.
  • Sentsibilitate artistikoa duzu filmak aztertzeko, eta jakin badakizu angelu berezi eta bitxiak  aurkitzen, ikusleen interesa pizteko eta ezagutzak transmititzeko.
  • Zinemazalea, eta bereziki, euskal zinemaren historia ongi ezagutzen duzu.
  • Ohitua zara ikus-entzunezko egin moldeekin.
  • Prest zaude maiztasun erregularrean lan egiteko (batez beste 2-3 egun hilean).


Baldintzak

  • Elebiduna: euskara eta frantsesa (idatziz eta ahoz).
  • Kontratu mota: Pigiste modukoa.
  • Lan-denbora: batez beste 2-3 egun hilean.
  • Lantokia: Bidarrai (64) + noizbehinkako bidaiak.
  • Lansaria: Kazetarien Hitzarmen Kolektiboaren arabera.
  • Hasiera: ahal bezain laster.

Laburpena

Lekua: Bidarrai Nafarroa Behera

Enpresa: Kanaldude telebista

Lan mota: Autonomoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Harremanetarako:
Interesatua bazara gure lan-taldea osatzeko eta desafio hau hartzeko, igorri zure CV-a eta motibazio gutuna info@kanaldude.eus helbidera.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Harremanetarako:
Interesatua bazara gure lan-taldea osatzeko eta desafio hau hartzeko, igorri zure CV-a eta motibazio gutuna info@kanaldude.eus helbidera.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Kanaldude telebista

Data: 2025-Ira-23
Herrialdea: Nafarroa Behera
Eskualdea: Baigorri-Ortzaize
Udalerria: Bidarrai

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-31

Enpresaren izena: Kanaldude telebista

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa