AEK-k pertsona bat xerkatzen du lan geldialdi baten ordezkapena egiteko

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

AEK-k pertsona bat xerkatzen du lan geldialdi baten ordezkapena egiteko, xede arloan administrazio lanetan aritzeko.

LANPOSTUA

Postu horretan formakuntza profesionalaren kudeaketan lagundu beharko du:

  • Taldeak muntatu eta ikastaroak abiarazi.
  • Barne komunikazioa: talde eta ikasleei buruzko informazioa kudeatu transmititu
  • Fakturazioa egin
  • Formakuntzarako idazkaritza
  • Erakasleen segimendu administratiboa
  • Koordinazioa erakasle, AEK-ko arduradun desberdinekin

ESKATUTAKO GAITASUNAK

  • Euskaraz: EGA maila
  • Frantsesez: goi maila idatzian eta ahozkoan
  • Kanpo harremanetarako gaitasuna
  • Lan administratiboetarako gaitasuna eta zorroztasuna, ardurak eta erabakiak hartzeko gaitasuna
  • AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitzea
  • Informatikako ezagutzak: Openoffice, datu basea, posta elektronikoa eta internet

Baldintzak

  • 35 oren astean
  • 2 hilabetez aritzeko, lan geldialdi baten ordezkatzeko
  • Lehenbailehen hasteko

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kandidaturak (CV eta motibazio gutuna) lehenabilehen helarazi behar dira AEKko bulegora, Marengo karrika 22, Baiona edo mailez iparraldea@aek.eus helbidera.