Alternantzia eskaintza Yukan Innovate enpresan

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Marketinga edo merkataritza ikasketak egiten ari zara eta euskalduna zara?


Yukan Innovate-en, tokiko enpresa txiki eta ertainak laguntzen ditugu gertuko jarraipena eta teknologia digitalak erabiliz. Prozesuak sinplifikatu, komunikazioa erraztu eta tresna digitalak egokituz, enpresen eguneroko kudeaketa errazten dugu
Horretarako, diagnostikoak, egokitutako software edo ERP sistemak eta formakuntzak eskaintzen dizkiegu tokiko enpresei.


Komertzioa edo marketinga ikasten ari bazara eta alternantzia bat bilatzen ari bazara, teknologia arloan eta Ipar Euskal Herrian lan egiteko aukera eskaintzen dizugu.


???? Bilatzen dugun profila :
- Komertzio edo marketing ikasle euskaldun bat
- Salmentak eta bezero harremanak gustuko dituena
- Motibatua eta erronka berriak hartzeko prest dagoena


???? Kokapena :
- Donazaharren ( Baxe Nafarroa)
- Mugikortasuna : Hego Euskal Herria, Biarnoa eta Landak


???? Zure eginkizunak :
- Gure ERP, SEIGOS, irtenbide berritzailea merkaturatzea
- Euskal Herriko, Biarno eta Landetako enpresei gertuko laguntza eskaintzea
- Gure bezero zorroa garatzea eta fidelizatzea


???? Zer eskaitzen dugu :
- Esperientzia praktiko aberasgarria
- Zure gaitasunak garatzeko laguntza pertsonalizatua
- Talde atsegin eta dinamikoa

Baldintzak

  • Donazaharren ( Baxe Nafarroa)
  • Mugikortasuna : Hego Euskal Herria, Biarnoa eta Landak
  • Alternantzian
  • Euskara jakitea

Laburpena

Lekua: Donazaharre Nafarroa Behera

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Praktikak

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zure CVa eta motibazio gutuna isaak.elduaien@yukaninnovate.com helbidera, "Alternantzia Merkataritza Euskalduna" erreferentziarekin.


Bidali zure hautagaitza eta bihurtu tokiko enpresen digitalizazioan eragile!

Yukan Innovate Informazio gehiago

Data: 2024-Eka-28
Herrialdea: Nafarroa Behera
Eskualdea: Garazi
Udalerria: Donazaharre

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-26

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa