Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Testuingurua
Bai Euskarari elkartean lan munduan euskararen erabilera areagotzeko lan egiten dugu. Hori lortzera begira hainbat proiektu ditugu, horien artean Bai Euskarari Ziurtagiria. Ziurtagiriak prestigioa eman nahi dio bai euskarari eta baita euskararekiko engaiamendua duten entitateei, horiek identifikatuz eta aurrerapausoak ematen lagunduz.
Lanpostua
Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen jarraipena egiteko langile bat bilatzen dugu. Lan dinamikoa da, jendearekin harremanetan egongo zara eta, batez ere, euskara lan munduan ikusiagoa egiten lagunduko duzu.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren sarean dauden entitateen bisita egingo duzu, haiekin batera Ziurtagiriaren jarraipen-fitxa bete, eta euskara garatzeko helburuak proposatuko dizkiegu, fitxa eta aipatutakoaren arabera.
Noski, lanpostua betetzeko beharrezko formakuntza emango zaizu lehenengo astean.
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
20.000-25.000
Galderarik baduzu ane@baieuskarari.eus edo 06 03 49 43 65 telefonora idatzi dezakezu.
Hautaketa prozesua Lansarean lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira igo beharko dira.
Lan poltsa osatuko da.
Galderarik baduzu ane@baieuskarari.eus edo 06 03 49 43 65 telefonora idatzi dezakezu.
Hautaketa prozesua Lansarean lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira igo beharko dira.
Lan poltsa osatuko da.