BATZENeko inserzio soziolaboraleko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sisteman parte hartzea, inserzio soziolaboraleko teknikari gisa.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sarean dauden gazteen inklusio soziolaboraleko aukera anitzak eskainiko dituen BATZEN Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema ezagutzera eman
  • Gipuzkoako enpresekin prospekzio lanak egin, proiektua azalduz eta BATZENen parte hartzera gonbidatuz.
  • Parte hartzen duen pertsona bakoitzaren ahalmen soziolaboralaren diagnostikoa egitea.
  • Parte hartzen duen pertsona bakoitzaren ibilbide soziolaboralaren diseinua eta jarraipena egitea.
  • Pertsonen ibilbide soziolaboraletan egon daitezkeen gorabeheren kudeaketa (asistentzia falta, jarrera desegokiak…) eta gorabehera ezberdinen kudeaketa egitea.
  • Gipuzkoako hirugarren sektoreko entitateekin, prestakuntza-zentroekin eta enpresekin koordinatzea.
  • Lan-harremanei buruzko aholkularitza teknikoa eta juridikoa eskaintzea enpresei, baita kontratatzeko diru-laguntzen identifikazioa eta izapidetzea ere.

 

Baldintzak

Lanpostuaren Baldintzak

  • Ikasketa akademikoak: Gizarte hezkuntza eta/edo gizarte lana.
  • Euskararen ezagutza eta titulazioa (EGA edo baliokidea).
  • 2 urteko gutxieneko lan-esperientzia honako lan-arlo hauetan: txertatze soziolaboraleko proiektuak (enplegurako programak,
    inklusio soziolaboraleko programak…), lanbide-orientazioa, diagnostikoen eta ibilbide soziolaboralen diseinua, laguntza soziolaborala, prospekzio-zereginak enpresetan, Insertzio-Enpresetan edo Enplegu Zentro Berezietan.
  • Lanbide SVEren egitura ezagutzea.
  • Gizarte zerbitzu publikoen egitura ezagutzea.
  • Inserzio soziolaboralari lotutako eragileekin harremanak izatea.
  • Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea.
  • Lan pertsonala planifikatzeko eta modu autonomoan kudeatzeko gaitasuna edukitzea.
  • Gatazkak egoki aurre egiteko trebetasunak izatea .

 

Alderdi baliotsuak

  • Gizarte proiektuetan esperientzia (proiektuen diseinua, diru-laguntzen eskaerak, justifikazioa).
  • Enpresa munduaren ezagutza eta enpresekin erlazionatzeko gaitasuna.
  • Txertazio Enpresen eta Enplegu Zentro Berezien Ezagutza.
  • Lan harremanen ezagutza.
  • Ikasketa feministak.
  • Gizarte eta komunikazio gaitasunak.
  • Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna, motibazioa eta erronka berriak hartzeko gaitasuna zerbitzuan eta kooperatiban.
  • Ezarritako esku-hartze ereduari eta proiektu kooperatiboari atxikitzea.

 

 

Laburpena

Lekua: Hernani Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Zabalduz Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2024-Api-24
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Hernani

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-03

29 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa