EKONOMIA ETA FINANTZA ALORREKO IRAKASLE-IKERLARIA . Mondragon Unibertsitatea

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

  • Enpresa kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren gakoak aztertzea gustuko al duzu?
  • Enpresek etorkizunean aurre egin beharko dieten erronka ekonomiko-finantzarioak lantzeko interesa baduzu?
  • Garapen profesionala eta autonomia dira zuren lanaren helburuak?

 

Horrela bada, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen proiektuan parte hartu ezazu gurekin!

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate berritzaile eta konprometitua da: pertsonak ardatz hartuta, gizartearen beharretara bideratuta dagoen unibertsitate kooperatiboa.

Ekonomia eta Finantza alorrerako pertsonen kontratazio edo bestelako kolaboratzaileen bila ari gara gure Bilboko campus-etarako.

Gehiago jakin nahi duzu Fakultateari buruz? sartu ondoko loturan.

Baldintzak

Enpresagintza Fakultatea ekonomia eta finantza alorreko irakasle-ikertzaile baten bila dabil. Horretarako, ekonomia eta finantzen lan eremuan diseinatu, sortu eta ekarpen propioa egin nahi duten pertsonak nahi ditugu:

  • Finantza munduan izandako esperientzia profesionala hezkuntza formatutara transferitzeko gaitasuna duen pertsona.
  • Ikasketaz, doktorea, doktoregaia ala finantza alorreko gradu zein master ikasketak dituen pertsona.
  • Enpresa kudeaketako tendentziak eta etorkizuneko erronkak ulertu eta proposamenak garatzeko gaitasuna izatea, adibidez ekintzailetasuna, datuen analitika edo digitalizazioa bezalako esparrutan.
  • Euskaraz zein ingeleraz maila profesionalean irakasteko eta nazioarteko proiektutan aritzeko ga dena. Bidaiatzeko gogoa edukitzea.
  • Iniziatiba, talde lanean aritzeko gaitasuna, jakingura daukana eta aktibitate eta erritmo ezberdinak bateratzeko malgutasuna duena.
  • Enpresak eta gizartea eraldatzeko anbizioa duten pertsonak. Eta ziurgabetasun egoeran eta erronka berrien aurrean erosoak sentitzen direnak.

Lanleku gaztean, autonomoan eta sortzailean parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Erronkaz beteriko lana eta zure ibilbide profesionala diseinatzeko aukera ematen dizuna.

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eman izena: HEMEN