Erosketa Teknikaria (Legorreta)

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Enea

 

Enean, premium altzariak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, gaur egun nola bizi garen oinarri hartuta. Legorretako gure fabrikatik mundu osora bidaiatzen dute altzari estetiko eta jasangarriek, otorduetan eta lanean lagun ditugunak. 

 

Lanpostuaren deskribapena

 

Bat egin Enearekin, nazioarteko kooperatiba bat, non hainbat erronka eta proiekturi heltzeko aukera izango duzun lehen egunetik. Altzari erakargarriak industrializatzeko prozesuan lagunduko duzu, non zure ezagutzak eta talentua funtsezkoak izango diren.

 

Gainera, zure garapen pertsonal eta profesionala lehenesten dugu, etengabeko ikaskuntza eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzen dituen kooperazio-giroan. Talde gazte eta konprometitu bateko kide izan, non elkarlana eta elkarrekiko laguntza funtsezkoak diren elkarrekin arrakasta lortzeko.

 

Zein izango da zure egitekoa kooperatiban?

Eneako erosketa-prozesua planifikatzea, koordinatzea eta garatzea, plan estrategikoarekin eta kooperatibaren balioekin bat etorriz.

Erosketa-zuzendariarekin lankidetzan jardunez, hornitzaile berriak bilatzeaz eta homologatzeaz arduratuko zara, baita lehengaien edota azpikontrata enpresen hornidura-baldintzen zein erosketa-prezioen negoziazioaz ere.

 

Hautatutako profilari honako hau eskaintzen zaio:

  • Ordutegi-malgutasuna eta lanaldi jarraia uztaila eta abuztuan.
  • Profesionalki garatzeko aukera lan talde gazte batean integratuz.
  • Hazteko eta hedatzeko prozesuan dagoen enpresa bateko kide izatea.
  • Gure marketako produktuak erosteko deskontuak.

 

Baldintzak

Zeren bila gabiltza?

  • Formakuntza: Ingeniaritza edo ADE gradua.
  • Hizkuntzak: Euskara eta ingeleseko maila altua. Beste hizkuntza batzuk baloratu daitezke.
  • Ezagutzak: Erosketa-prozesua, negoziazioa, sektorea eta produktua.
  • Aztertzeko gaitasuna, proaktibitatea eta bidaiatzeko prestasuna.

 

Laburpena

Lekua: Legorreta Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.