Euskal Haziak elkarteak langile bat xerkartzen du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Lanpostuaren antolaketa:
Ikastetxe elebidun katolikoetako guraso, irakasle eta zuzendarien elkartea, EUSKAL HAZIAK elkarteak euskararen erakaskuntza eta euskararen erabilera bultzatzen eta sustengatzen ditu.

Misioak:
Administrazio Kuntseilukoekin adostuz:
✔ Elkartearen proiektuak koordinatu eta egituratu.
✔ Elkartea partaide den sareetan ordezkatu.
✔ Sare dinamika: irakasle eta ikastetxeendako sortutako tresnen eguneratzea
✔ Elkartean aldizkako formakuntzan den gazte batekin batera, barne komunikazioa landu (ikastetxe eta burasoeri) eta kanpokoa (partaideak, finantzatzaileak) existitzen diren komunikazio tresnen sustatzeko (webgunea, whatsapp taldeak, berripapera, sare sozialak etab.)
✔ Elkartearen administratibo eta finantza segipena: urtesarien kanpaina, AK bilkurak, bildumak idaztea, BN antolaketa, diru laguntza eskaerak.

Gaitasunak:
✔ Euskara eta frantsesa menperatu
✔ Elkarte baten ibilera ezagutu
✔ Bakarrik eta taldean lan egiteko gaitasuna, harremanetan gaitasuna
✔ Adierazpen eta idazteko gaitasunak bi hizkuntzetan
✔ Proiektuen gidaritza eta koordinaziorako gaitasunak
✔ Hizkuntza politiko berriak segitu
✔ Autonomia, ekimena hartzea, antolaketa, zorroztasuna eta tinkotasuna
✔ Informatika tresnak menperatu (bulegotika, webgunearen kudeaketa)
✔ B gidabaimena eta autoa

Baldintzak

Ordezkapena:
Urriaren 14etik martxoaren 2ra, denbora osoz.
Teknikari arduradun estatutua, hilabete saria gaitasunen arabera.
Joan-jinak Ipar Euskal Herri osoan (kilometro ordainduak).
Bilkura batzu gauze (1 hilabetean gehienez).
Irakaskuntza katolikoaren hitzarmena.

Lantokia: 10, Fraïs bidea, Baiona

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali lehenbailehen zuen CV eta motibapen gutuna euskalhaziak@gmail.com helbidera.