Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak harrera, idazkaritza eta administrazio lanetarako pertsona elebiduna (euskara/frantsesa) xerkatzen du.
Egituraren aurkezpena: Euskal Herrian laborantza herrikoia eta iraunkorra garatzen duen elkartea, 2005 ean sortua. Gaur egun 21 langile baditu
Bere egitekoak, diziplina anitzeko ekipa baten baitan :
– Jendearen telefonazko eta lekuan bereko harrera
– Informazionearen biltze, tratatze eta hedatze lanak (gutun, dokumentu,
erreserbak..)
– Burotika lanak (sailkatze, antolatze...)
– Laguntza administratiboa barne zerbitzu guzieri
– Euskarazko itzulpenak
– LURRAMAren antolaketan parte hartzea
Galdegin gaitasunak:
– Ahozko eta idatzizko mintzairen gaitasun ona (frantsesez ere)
– Informatika eta burotika tresnen menperatzea
– Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
– Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
– Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
– Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
– Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
Lekua: Euskal Herri barnekaldea
Lan postu mota: denbora osoko kontratu mugatua, amatasun geldialdi baten
ordezkatzeko
B permisa eta auto bat baitezpadakoak dira.
Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren menperatzea.
Ahal bezain fite hastekoa, 2025eko urtarrila erditsu arte.
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Xehetasunak: Helene Satrustegi/Nathalie Susperregui, 05 59 37 18 82
Kandidatura: interesatua denak, bere C.V.a helaraz dezala helbide hontara: laborantza.ganbara@ehlgbai.org