Euskal kultur erakundeak administrazio eta finantza arduradun bat bilatzen du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

EKE-k administrazio saila, konduak eta giza baliabideak kudeatuko dituen arduraduna bilatzen du, denbora osoz aritzeko. Lan-kontratu mugagabea izanen da. Lanaldia 2025eko uztailaren 1ean hasiko da. Hautagaitzak helarazteko azken epea: 2025eko maiatzaren 21a.

Eginkizun nagusiak

  • Administrazio eta finantza kontuak
  • Kontabilitatea
  • Giza baliabideak
  • Elkarteak eta partaideak

Eskatutako kalitateak

  • Antolatua eta zorrotza
  • Entzuteko, analisatzeko eta harremanetarako gaitasunak
  • Publiko eta funtzionamendu modu ezberdinetara egokitzeko gaitasuna

Eskatutako gaitasun teknikoak

  • Formakuntza eta esperientzia kontabilitate orokorrean
  • Ahozko/idatzizko adierazpen biziki ona euskaraz eta frantsesez
  • Esperientzia proiektuen muntatzeko
  • Tresna digitalak menperatzea
  • B gidabaimena ukaitea

 

Baldintzak

  • Lan-kontratu mugagabea (3 hilabeteko proba-aldia, behin berriztagarria)
  • Lan-tokia: Lota Jauregia - Uztaritze. Bulegotik mugitzea eskatuko da elkartearen beharren arabera
  • Ordutegia: denbora osoko lanaldia, astean 35 oren

 

Laburpena

Lekua: Uztaritze Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CV-a eta motibazio gutuna bi hizkuntzatan (euskaraz eta frantsesez) emailez igorri behar dira, 2025eko maiatzaren 21eko berantenik, helbide honetara: elix@eke.eus