Euskal Monetak Euskoaren garapen karguduna xerkatzen du

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Elkartea
2013 urteaz geroztik, Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta kudeatzen du. Moneta hau, ondorengo helburu nagusiekin sortua izan da : ekonomiaren birkokatzea, euskararen sustatzea eta bertako elkarteekiko sustengua. Gaur egun, Euskoa tokiko moneta garrantzitsuena da Europa mailan, 4 milioi euskorekin zirkulazioan paperezko formatu zein formatu numerikoan. 4000 erabiltzaile partikularrek, 1400 komertzio, enpresa eta elkartek, 38 herriko etxek eta Euskal Herri Elkargoak erabiltzen dute Euskoa. Gure elkartea Garapen handiko garai batean dago. 10 langilez osaturiko taldea du, hainbat poloetan banatua: administrazioa, garapena, komunikazioa eta euskara, eta 50 bat laguntzaile eta militantez osaturiko sare batek laguntzen gaitu ere.

Eginkizunen deskribapena
Hiru garapen kargudun edota lurralde animatzailez osaturiko talde batean lan eginen duzu, garapen poloko arduradunaren zuzendaritzapean, eta komunikazio eta ekitaldi, administrazio eta euskara poloaren sustenguarekin batera. Helburu kuantitatibo eta kualitatiboak finkatuak izanen zaizkizu.


Zure eginkizun nagusiak hauek izanen dira:


1. Baiona – Angelu – Miarritze – Bidarte eremuan diren kide profesionalen kopurua emendatzea: Sarea zabalduko duzu B to B motako enpreseri lehentasuna emanez, enpresa hornitzaileak kidetuz eta bertako TPE eta PME enpresen prospekzioa eginez. Horrez gain, enpresa gakoen prospekzioa egin beharko duzu euskoaren zirkulazioa hobetzeko, baita ere komertzio estrategikoak erabiltzaile partikularren beharrak asetzeko.


2. Zure eremuko kide profesionalen kalitatezko segipena egitea:
Zuere eremuko kide profesionalak lagunduko dituzu leial bilakatuz segipen pundu erregularrak eginez haien beharreri erantzuteko : laguntza teknikoa, haien eusko aktibitatearen beharra, hornitzaile berrien atzematea…Hitzorduetan proposamen bereziak egin beharko dituzu plantan ezartzen ahalko diren ekintzak azalduz, enpresak tresnari hobeki egokitu daitezen.


3. Zure eremuko aktore ekonomiko ezberdineri euskoa ezagutarazteko aukera ezberdinen aurrean arretaz egotea:
Garapen plano estrategiko bat sortuko duzu garapen poloko arduradunaren laguntzaz, euskoaren garapen plano estrategiko orokorraren barne izanen dena. Enpresa munduari euskoa ezagutarazteko aukera berrien bila arituko zara: animazio ekintzak plantan ezarri zure profesionalentzat, enpresa arteko ekitaldi eta aurkezpenetan parte hartzea (azoka, enpresa arteko bilkurak…). Euskoaren ordezkari bezala profesionalen sarearentzat, sare sozialetan presentzia erregularrari esker proiektua biziaraziko duzu (Facebook kondu profesionala, Linkedin profila).


Eusko Eguna , Lurrama, Baionako Bestak edo Biltzar Nagusia bezalako ekitaldi nagusietan laguntzeko eskatuko zaizu elkartearen bizitzan parte hartuz.

Baldintzak

Beharrezko gaitasunak

 

  • Proiektuak motibatzen zaitu, talde dinamiko baten parte izan nahi duzu!
  • Euskoaren baloreentzat egiazko interesa duzu, baita Euskal Herriaren garapenarentzat ere;
  • Lurraldearen eta bere aktore ekonomiko ezberdinen ezagutza ona duzu;
  • Harremanak egiteko eta konbentzitzeko duzun gaitasunari esker proiektua garatzeko gai izanen zara ;
  • Zorrotza eta autonomoa, zure denbora kudeatzeko gai zara itzulia ahal bezain ongi prestatzeko;
  • Zure ekintzen bilduma egiten badakizu, baita segipen tresnak eguneratzen ere;
  • Prospekzioan esperientzia duzu edo formatzeko prestutasuna duzu aitzinetik finkaturiko helburuak betetzeko.

Euskararen ezagutza baloratuko da. B gidabaimena ezinbestekoa da.

Kontratuaren baldintzak:

  • Kontratu mota: CDI
  • Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean
  • Lansaria: Esperientzaren araberakoa
  • Beste: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.

Laburpena

Lekua: Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Zure Curriculum eta motibazio-gutuna helbide honetara igorri rh@euskalmoneta.org

Euskal Moneta Informazio gehiago

Data: 2024-Mai-29
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB,Itsasegia
Udalerria: Angelu, Baiona,Biarritz,Bidarte

Eskaintza noizarte:
2024-Eka-20

Oreka It
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa