Euskal Monetak lurralde animatzailea xerkatzen du

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

Elkartea
2013 urteaz geroztik, Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta kudeatzen du. Moneta hau, ondorengo helburu nagusiekin sortua izan da: ekonomiaren birkokatzea, euskararen sustatzea eta bertako elkarteekiko sustengua. Gaur egun, Euskoa tokiko moneta garrantzitsuena da Europa mailan, 4 milioi euskorekin zirkulazioan paperezko formatu zein formatu numerikoan. 4000 erabiltzaile partikularrek, 1400 komertzio, enpresa eta elkartek, 38 herriko etxek eta Euskal Herri Elkargoak erabiltzen dute Euskoa. Gure elkartea Garapen handiko garai batean dago. 10 langilez osaturiko taldea du, hainbat poloetan banatua : administrazioa, garapena, komunikazioa eta euskara, eta 50 bat laguntzaile eta militantez osaturiko sare batek laguntzen gaitu ere.


Eginkizunen deskribapena
Zure eginkizun nagusia tokiko monetaren demokratizazio eta garapena segurtatzea izanen da lurraldeko biztanleengan. publiko ezberdinaren arteko harremana sortzea eta erraztea (partikular, elkarte, enpresa, erakunde eta partaideak). Zure ekintza eremua hau izanen da: Garazi, - Baigorri, Xiberua, Iholdy – Oztibarre eta Amikuze.
Garapen poloaren parte izanen zira, bi garapen kargudunekin batera eta garapen poloko arduradunaren ardurapean. Horrezgain, komunikazio poloa, euskara poloa eta administrazio poloarekin batera lan egin beharko duzu.

Zure eginkizun nagusiak hauek izanen dira:
1. Elkarte eta partikularrak:

  • Tokiko moneta erabiltzaile partikularren kopurua emendatu zure ekintza eremuan.
  • Animazio ezberdinak plantan ezartzea publiko ezberdinentzat, bereziki lurraldeko biztanleentzat : informazio mahaiak, permanentziak, bilkura publikoak, beste motako animazio eta ekitaldiak…
  • Kide berriak atzeman, formatu eta laguntzaile sare bat animatu zure eginkizun ezberdinetan laguntzeko.
  • Komunikazio eta ekitaldi poloarekin batera komunikazio euskarri ezberdinak atzeman euskoaren dinamika erakusteko zure lurraldeko publiko ezberdinari.
  • Biztanleek dagoeneko dituzten dinamikak aktibatu, bertako garapenerako elkarteak bezala, herri edo auzoko elkarteak edo beste motako elkarteak (kirola, eskolak, ikastolak, kultura elkarteak…).
  • Kide diren elkarteak aktibatu eta lagundu,%3 sistema lor dezaten.

2. Profesionalak:

  • Profesionalen sarea animatu eta haien arteko harremanak garatu elkarren arteko ezagutza errazteko.
  • Profesionalak haien hornitzaileak eta langileen lansariaren parte bat tokiko monetaren bidez ordaintzera sustatu.
  • Sareko profesionalen segipena segurtatu euskoen berrerabilpenean lagunduz.
  • Prospekziorako lehentasunezko profesionalak identifikatu lurraldeko erabiltzaile edo profesionalen beharren arabera.
  • Kide diren profesionalak sustatu bertutetsuagoak izan daitezen euskoaren desafioekiko.

3. Erakunde eta partaideak:

  • Herriko etxeak eta bestelako erakundeak aktibatu (Turismo bulegoak, SIVU, CCAS…)

                  - Herriko zerbitzuen diru hartzeak : erabiltzaileeri aukera eman herriko zerbitzuak tokiko monetan ordaintzeko

                  - Ordainketak : Hautetsien lansariak, langileen lansariak, enpresen fakturak, elkarteeri ematen diren diru laguntzak.

  • Proposamenak egin garatzeko partaide eta lurraldeko erakundeekiko.

Eusko Eguna,Lurrama, Baionako Bestak edo Biltzar Nagusia bezalako ekitaldi nagusietan laguntzeko eskatuko zaizu elkartearen bizitzan parte hartuz.

 

Baldintzak

Beharrezko gaitasunak:

  • Euskoaren baloreentzat egiazko interesa duzu, baita Euskal Herriaren garapenarentzat ere;
  • Euskal Herriko barnekaldea ongi ezagutzen duzu baita bere egitura ekonomikoa ere.
  • Jendea elkartu, animatu eta dinamika bat sortzeko gai zira proiektu kolektibo baten inguruan.
  • Harremanak egiteko eta konbentzitzeko duzun gaitasunari esker proiektua garatzeko gai izanen zara ;
  • Proposamenak egiteko eta aukera ezberdinak entzuteko gai zira sarea garatzeko helburuarekin ;
  • Proiektu bat kudeatzen badakizu : bide orri bat sortu, helburuak finkatu eta aktibitatearen emaitzak eman ;
  • Zorrotza eta autonomoa, zure denbora kudeatzeko gai zara itzulia ahal bezain ongi prestatzeko ;
  • Taldean lan egiten badakizu publiko ezberdinarekin loturan.
  • Euskara badakizu.

Baldintzak:

  • Kontratu mota: Kontratu mugagabea.
  • Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean.
  • Lansaria: Esperientzaren araberakoa.
  • Abantailak: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.
  • Lan tokia: Garazi-Baigorri, Iholdi-Oztibarre, Xiberua, Amikuze (4 edo 4,5 egun astean) eta Baiona (0,5 edo egun 1 astean)
  • Postuaren berezitasunak: Ordutegi aldakorrak, asteburu eta gauetan batzuetan, B gidabaimena ezinbestekoa.

 

Laburpena

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Zure Kurrikuluma eta motibazio gutuna rh@euskalmoneta.org helbidera igorri.

Euskal Moneta Informazio gehiago

Data: 2024-Eka-21
Herrialdea: Nafarroa Behera,Zuberoa,Lapurdi
Eskualdea: Arberoa,Baigorri-Ortzaize,Garazi,BAB
Udalerria: Baigorri, Baiona,Donibane Garazi,Iholdi

Eskaintza noizarte:
2024-Uzt-19

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa