Arloa: Banka / Finantza / Aseguruak
Eskaintzaren deskribapena:
Elkartea
Laguntzaile eta militante talde bati esker Euskal Moneta Elkarteak, 2013ko Urtarrilaren 31an ekin zion Eusko, Ipar Euskal Herriko tokiko moneta zirkulazioan jartzeari. Moneta honek honako helburu nagusiak ditu: ekonomia birtokiratzea, euskararen sustapena, bertako elkarteak laguntzea. Gaur egun, paperean eta numerikoan 3 milioi Eusko zirkulazioan izaki, Euskoa da Europako tokiko monetarik garrantzitsuena. 3800 mila norbanakok, 1200 komertzio, enpresa zein elkartek eta Euskal Herri Elkargoko 33 herriko etxek erabiltzen dute. Garapen handiko garai batean dago gure elkartea. 14 langileko taldea du, hainbat polotan banatua: administrazioa, garapena, komunikazioa eta euskara.
Misioaren deskribapena
4 garapen arduradunez osaturiko talde batean eginen duzue lan, Garapen Poloko arduradunaren zuzendaritzapean eta animazio ekimenak zein enpresen prospekzioa antolatzeko Komunikazio eta Ekitaldigintza Poloaren laguntzarekin. Zure eskualdeko Euskoko kide profesionalen kopurua emendatu eta profesional hauen kalitatezko jarraipena egitean datza nagusiki zure misioa.
Leial bilakatu beharko dituzuen enpresa kideen diru-moltsaren ardura izanen duzu. Zure sarea garatu beharko duzu. Garapenak, deus baino lehen, kalitatezkoa izan beharko du, auzo edo herri guzietan, erabiltzaileak Euskoa onartzen duten komertzioen eskaintza aski handia izan dezan. B to B eskaintza ere garatu beharko duzu hornitzaile diren enpresak kide bilakaraziz eta bertako enpresa oso ttiki (TPE) eta enpresa ttiki zein ertainekin (PME) prospekzioa eginez. Sare profesionalean garapeneak kuantitatiboa ere behar du, enpresen kotizazioek elkartearen irabazien zatirik behinena osatu behar dute. Aitzinetik finkaturiko helburuekin eginen duzu lan.
Prospekzio eta animazio ekimenak aitzina eraman beharko dituzu lurraldeko eragileekin, hauek Euskoaren dinamikarekin bat egin dezaten.
Turismo Bulegoa, Batasun Komertzial eta Herriko Etxeekin ere harremanetan izanen zara Euskoa plantan ezartzeko eta tokiko monetaren erabilpen egokia ziurtatzeko.
Eskeintzen den lanpostua Baiona, Angelu – Miarritze eta Bidarte eskualdeko zonaldeari dagokio.
Eginbeharrak
Kontratu mota: 6 hilabetetik 12ra bitarteko kontratu mugatua (CDD), eta ondotik, kontratu mugagabea (CDI)
Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean
Lansaria: Lanbide arteko gutieneko hilabete saria (SMIC)– Lansarien taula baten araberako garapena
Beste: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.
Beharrezko gaitasunak
Euskararen ezagutza baloratuko da.
B gidabaimena ezinbestekoa da.
Lekua: Lapurdi
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zuen Curriculum eta motibazio-gutunak helbide honetara igor itzazue: melanie@euskalmoneta.org