FUSIO-LINEA HOBETZEKO TEKNIKARIA

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

BETEBEHARRA

Minifabrikako buruaren zuzendaritzaren eta gainbegiradapean, minifabrikako arazo teknikoak konpontzeaz arduratzen da, ezarritako produktibitate, kalitate, jarduera eza, kostu… hobekuntza lortzeko helburuarekin; minifabrikaren barruan egin beharreko lanak lehenetsiz, Segurtasun, Kalitate eta aurrez zehaztutako gamen helburuekin bat etorriz.

 

ZEREGIN ESPEZIFIKOAK

  • Isurketetan, labeetan, espektrometroetan… hobekuntzak eta konponketak proposatu eta egiten ditu, baita eskatutako kalitaterako hobekuntzak ere.
  • Minifabrikarekin adostuta, isurketa-aldaketak, koilarak, labe berriak… planifikatzen ditu.
  • Urtzeko labeen, ontziz aldatzeko koilarak eta salda garraiatzeko neurriak eta tonak egiaztatu eta erregistratzen ditu.
  • Lehengaien kontsumoa egiaztatzen eta erregistratzen du, horrez gain, eskaerak egiteaz eta biltegiratzeaz arduratzen da, kontsumorako FiFo jarraituz, bai barneko eskaerei bai hornitzaileei.
  • Kontratekin harremanetan dago oporraldietan geldialdiak eta abiarazteak planifikatzeko.
  • Kalitate-bileretan aktiboki parte hartzen du, prozesuaren barne-zuzenketarako, bezeroaren desbideratzeen arabera (erreklamazioak), azken helburu gisa produktuaren kalitate eskakizunak ahalik eta eraginkorren betetzea izanik.
  • Ingeniaritza departamentuari diseinu edo produktu aldaketen proposamenak egiten dizkio, prozesua errazteko, jarduera eza murrizteko, tresnen bizitza luzatzeko (galdaketak, labea…) eta akatsak murrizteko.
  • Kalitate eta Mantentze Sailarekin harreman estuan lan egiten du, eta indarrean dauden ekoizpen-sistemetan egin beharreko aldaketak eta hobekuntzak elkarrekin ezartzen ditu.

 

Baldintzak

Interesdunek profil pertsonal eta profesional hau bete beharko dute:

  • Goi Mailako Heziketa Zikloa, industria-adarra
  • Galdaketako lanpostuetan izandako esperientzia baloratuko da
  • Prestasuna larrialdien aurrean

 

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.