Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
Eraginkortasun, kostu eta epeetan PMO saileko helburuak lortzea, gure bezeroen gogobetetzea helburu izanda. Horretarako, PMOaren jarraibideak kontuan izatea, negozioaren plan estrategikoan oinarrituta.
Eginkizun zehatzak:
-
Proiektu-kudeatzaileak emandako produktuen garantiako erreklamazio-eskaerei erantzutea; informazio zehatza jasotzea, bezeroaren instalazioetara bertaratuz behar izanez gero, eta ebaluatzea; eta indarrean dagoen prozeduraren arabera, dagokion inprimakia betetzea.
-
Jatorrizko proiektua entregatzeko modua ebaluatu eta sailkatzea dagozkien sailekin eta kudeatzailearekin, bezeroaren eskaera justifikatua den eta Fagor Arrasateren garantia-baldintzek babesten duten zehazteko eta erabakitzeko. Ezezkoa bada, eskatutako zerbitzua eskaintzea.
-
Bezeroek eskatutako garantia-aldiko asistentziak planifikatzea eta programatzea, ezarritako helburuak lortzeko; kontuan hartuko dira horien garrantzia, premia eta gerta daitezkeen gainerako gorabeherak.
-
Zerbitzua ematean bezeroarekin hartu beharreko konpromisoa betetzea: hartutako konponbidea, epea, prezioa, hala badagokio, eta abar; eta dagokion komunikazioa egitea.
-
Bezeroarekin konprometitutako zerbitzua ematean, inplikatutako sailak/atalak koordinatzea , zerbitzua behar bezala betetzeko.
-
Garantia-aldian dauden proiektuen bilakaera-jarraipena egitea, gure bezeroentzako produktua fidagarritasun eta iraunkortasunean hobetuko duten datuak ateratzeko.
-
Proiektuen garantietan dauden gorabeherak sailkatzea eta hautatzea, beharrezko dokumentazioa sortzeko, eta etengabeko hobekuntza-prozesuari ekitea, emaitzak dagozkien gremioetan aurkeztuta.