Arloa: Elikagaiak / Edariak / Nekazaritza / Arrantza
Eskaintzaren deskribapena:
Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean lan egiteko pertsona bat behar da. Egin beharreko lanak bulegoan zein aire zabalean gauzatuko dira.
Ondorengoak izango dira burutu beharreko proiektu motak: habitat lurtarren jarraipena eta kudeaketa, landare mehatxatuen jarraipena eta kontserbazioa, udalekin hartu-emanean udalerriko natura-ondarearen kudeaketa proiektuak aurrera eramatea, proiektuen koordinazioa eta kartografia lanak.
LANPOSTUAREN KOKAPENA
Bulego lana: Donostian (Gipuzkoa).
Mendiko lana: Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan zein inguruko lurraldeetan..
Kontratuaren iraupena: 5 hilabete lanaldi osoa
Lanaldi-mota/ordutegia : Lanaldi osoa, asteko 37,5 ordu
Ezinbesteko baldintzak:
– Biologian edo Ingurumen Zientzietan Lizentziatura edo Gradua.
– Euskaran C1 edo EGA titulua.
– Botanikan oinarrizko ezagutza. Arlo honetako ezagutza maila positiboki baloratuko da.
– Habitat naturalen kontserbaziorako kudeaketan ezagutza.
– Habitat Zuzentarauko 17. artikuluaren ezagutza.
– Ondare naturalaren kontserbaziorako proiektuen erredakzioan trebetasuna.
– QGIS programaren erabilera.
– Moldagarritasuna eta lan taldean aritzeko gaitasuna.
– B gidabaimena eta autoa
Lekua: Donostia
Enpresa: Lansarean
Soldata: