Herri Soinu elkarteak kultura administrari bat xerkatzen du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Eginbeharrak

  • Elkartearen ibilmolde egokia segurtatu, bulegoaren irizpideen ildotik
  • Elkartearen funtzionamendu administratiboa eta finantzarioa antolatu, bulegoaren irizpideen ildotik
  • Elkartearen garapenean parte hartu
  • Elkartearen proiektu kulturala ibilarazi, garatu eta hedatu
  • Ekitaldi desberdinen denboraldiak eta antolaketak koordinatu
  • Erakunde partaideekin harremana segurtatu, koordinatu: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Herriko Elkargoa, Herriko etxeak, Euskal kultur erakundea
  • Elkartearen eta bere ekintzen komunikazioa segurtatu eta bultzatu (sare sozialak, webgunea, prentsarekin harremana)
  • Hezkuntza artistiko eta kulturalaren eskaintza garatu, kultur bitartekaritza eskaintza garatu

Eskaturiko gaitasunak

  • Elebiduna frantsesa eta euskara derrigorrezkoa
  • Euskal kulturaren ingurunearen ezagutza eta sare artistikoen ezagutza
  • Proiektuak sortzeko, bultzatzeko eta gaitasuna
  • Dirulaguntzak xerkatzeko eta txostenak betetzeko gaitasuna
  • Bilkurak antolatu, animatu eta eraman
  • Koordinazio gaitasuna partaide desberdinen artea
  • Antolaketarako gaitasuna, autonomia, erreaktibotasuna
  • Tresna informatikoen menperatzea (pack office), sare sozialak eta webgunea

Aukera gehigarriak:

  • Gaztelera hitz egin eta idatzi
  • Musika eta/ edo dantza tradizionalen praktika
  • Elkarte munduaren ezagutza
  • Kontabilitate eta aurrekontuen ezagutzak
  • Kudeaketa soziala
  • Baxoa + 2 edo 3. BTS, DUT, lizentzia edo esperientzia profesionala

 

Baldintzak

  • Lan lekua: Uztaritze
  • Kontratu eredua: kontratua mugagabea
  • Postu hartzea: 2023ko azaroaren 1etik goiti
  • Lan denbora: denbora osoa, 1607 ordu urtean, elkartearen ekintzei lotutako ordu baldintzak (arratsetan eta asteburuetan ekintzak eta bilkurak)
  • Telelanean aritzeko aukera
  • Ordainsaria: 25 000€ eta 27 000€ artean (gordina) Espektakulu Biziaren Sektore Pribatuko Enpresen Hitzarmen Kolektibo Nazionala Diploma edo/eta esperientziaren arabera 2025eko apirilaren 1eko lanbide administratiboen lan sari minimoen arabera.

 

Laburpena

Lekua: Uztaritze Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitzak igorri (CV + motibazio gutuna) 2023ko urriaren 18a arte, mezu elektronikoaren bidez, herri.soinu@laposte.net.

Info +: 06 23 31 27 45 (Sandra POCHULU, Herri Soinu elkartearen lehendakaria).