Irakasle-ikertzailea Hezkuntza digitalean

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Hezkuntza digitala arloan irakasle bat kontratatu behar du. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

 

Baldintzak

Profila

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana hobesten da.
  • Doktorea izatea hobesten da.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

 

Laburpena

Lekua: Eskoriatza Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.