Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
Tabakalera kultura garaikideko zentro bat da, artisten eta sortzaileen profesionalizazioari laguntzeko leku gisa balio duena, eta publiko ezberdinentzako jardueren programazio publikoa eskaintzen duena.
Tabakaleraren kultur proiektuaren helburu nagusia kultur sorkuntza garaikidea sustatzea da, hainbat arlotan eta fase guztietan (ikerketa, ekoizpena, erakusketa), bai eta ezagutza sortzea eta partekatzea ere.
Une honetan, Komunikazio Teknikari lanak egingo dituen pertsona baten bila gabiltza. Pertsona honen ardura, esleitutako komunikazio arloan zerbitzu, programa eta/edo proiektuak garatzea, alderdi teknikoak eta operatiboak barne.
LANPOSTUARI LOTUTAKO FUNTZIOAK:
-Komunikazio planean aurrez ikusitako ekintza guztiak garatzea.
-Testuak idatzi, editatu eta itzultzeko lana egin eta gainbegiratzea.
-Edukien lantaldearekin lankidetzan aritzea programan aurrez ikusitako jarduerak jakinarazteko.
-Komunikabideen plana gauzatzea.
*Aldi baterako kontratua eskaintzen da.
PROFILAREN ESKAKIZUNAK
Formakuntza: Unibertsitateko goiko mailako titulazioa edo goi mailako heziketa zikloa:
Komunikazioa, Gizarte Zientziak eta Komunikazioa, Kazetaritza edo baliokidea.
Hizkuntzak: Euskara (C1). Ingelesa baloratuko da
Eskarmentua: Gaitasun profesional handia arlo tekniko espezializatu batean: 2 urte
komunikazioan. Esperientzia baloratuko da kultur edo arte edukien komunikazio-proiektuetan
BEHARREZKO GAITASUNAK
Lekua: Donostia Gipuzkoa
Enpresa: Lansarean
Soldata:
Izena emateko sartu hemen.