Lan Arriskuen Prebentzio eta Ingurumeneko Teknikaria Arrasaten

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Sartuko den pertsonak honako zeregin hauek egingo ditu

  • Laneko Arriskuen Ebaluazioa egitea eta kudeatzea, eta negozioan eguneratzea.
  • Laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumenerako sortutako ekintzak koordinatzea, analisitik gauzatzeraino, honako hauetan oinarrituta: arriskuen ebaluazioa, istripuen/gertakarien parteak, instalazioen homologazioa, auditoriak, etab.
  • Laneko prozesuak eta metodoak aztertzea, arrisku errealak eta potentzialak detektatu eta ebaluatzeko, irtenbideak proposatuz eta benetan gauzatzea kudeatuz.
  • Prozesu berriak ezartzeko ondasun, produktu eta substantzia berrien erosketan parte hartzea, LAParen eta INGURUMENAREN arloko eskakizunak definituz.
  • Larrialdi-planaren segurtasun-burua izango da bere instalazioan, eta hura betetzearen arduraduna.

 

Baldintzak

Lanpostu hori betetzeko, honako profil hau duen pertsona bat dugu buruan:

  • Industrial arloko Ingeniaritza Teknikoa/Gradua, edo Lizentziatura mailako ikasketak
  • Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikari titulua.
  • Ingurumenaren arloko ezagutzak edo arlo horretako esperientzia baloratuko dira.
  • Euskara-maila altua
  • Ingelesa jakitea baloratuko da
  • Taldeko plantetara mugitzeko prestasuna.

Automobilgintzaren sektoreko enpresa liderrean proiektu profesional interesgarrian sartzeko aukera eskaintzen da, sozietatean sartzeko aukerarekin.

 

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.