Mantenimendu teknikaria - Deban

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Goimek S.Koop.en, Mantenimendu teknikari baten bila gabiltza. Lanpostuaren misioa, mantenimendu arloaren gestio egokia egiteaz arduratzea izango da, horretarako beharrezkoa den guztia eginez, koordinatuz eta kudeatuz, betiere departamentu horrek erakundearen gainerako departamentuentzako duen zerbitzu izaera kontuan izanda.

ZEREGINAK:

  • Mantentze zuzentzailearekin zerikusia duten eginkizun guztiak kudeatzea eta gauzatzea, eta horien arrazoiak aztertu ondoren beharrezko ekintza zuzentzaileak zehaztea.
  • Mantentze prebentibo eta igarlearekin lotutako lanak kudeatzea eta gauzatzea.
  • Beharrezkoa denean hornitzaile eta azpikontraten laguntza kudeatzea.
  • Ordezko pieza/materialez arduratzea. Estokaren kontrola, ordezko pieza/materialen identifikazioa eta biltegiratze egokia.
  • Mantentze taldearen hobekuntzak eta produkzio baliabideen nahiz instalazioen hobekuntzak proposatzea.

 

Baldintzak

ESKAKIZUNAK:

  • Titulua: Ingeniaritza Elektroniko Teknikoa, mekanika edota Goi Mailako Heziketa zikloa mekatronikan.
  • Hizkuntzak: euskara menperatzea eta ingelesean ezagutza izatea baloratuko da..
  • Heidenhein eta Siemens zenbakizko kontrola ezagutzea.
  • Makina Erreminta sektorean pareko lanpostuetan esperientzia izatea.
  • Iniziatiba eta proaktibotasuna.
  • Taldean lana egiteko gaitasuna.
  • Dedikazioa eta disponibilitatea.
  • Bezeroarenganako orientazioa.
  • Baliabide ofimatikoak menperatzea.

ESKAINTZEN DA:

  • Berehala lanean hastea.
  • Esperientziaren eta hautagaiaren balioaren araberako ordainsaria.

 

Laburpena

Lekua: Deba Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.

Goimek Informazio gehiago

Data: 2024-Ots-09
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debabarrena
Udalerria: Deba

Eskaintza noizarte:
2024-Ots-16

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa