Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak
Eskaintzaren deskribapena:
BERRIAn marketin eta komunikazio lanen planifikazioa eta inplementazioa egingo duen pertsona baten bila gabiltza.
Lanpostuaren ezaugarriak
Eskatzen da:
- Marketin edo komunikazio arloko ikasketak.
- Marketin digitalari lotutako ezagutza zabala: sare sozialak, email marketina, SEO, SEM.
- Marketin edo komunikazio arloko lanetan esperientzia izatea.
- Idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
- Euskara maila ona (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
Baloratuko da:
- Hedabideen sektorean lan egin izana marketin edo komunikazio arloetan.
- Ikuspegi sortzailea izatea.
Lekua: Andoain Gipuzkoa
Enpresa: Lansarean
Soldata:
Curriculuma bidaltzeko epea: irailaren 19a