Marketing digitalaren karguduna xerkatzen da

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

ENARGIA 0ean berriztagarria den argindar hornitzailea da eta bere eskaintza Ipar Euskal Herriko biztanle, lantegi eta kolektibitate ezberdinei proposatzen du. Ekimen horren helburua energiaren problematika herritarren esku izaitea da. ENARGIAk interes kolektiboko kooperatibaren forma hautatu du. Gaur egun enpresa 930 bazkidez osatua da eta 3.700 harpidetza kudeatzen ditu zonbait milioi euroko salmentarekin.

ENARGIA hausnarketa kolektibo baten fruitua da, I-ENER herritar sozietateak energia berriztagarrien ekoizpenean hasi zuen dinamikaren haritik tiraka.
ENARGIA eta I-ENER, ber baloreak dituzten tokiko beste estrukturekin engaiatzen dira ere bai, besteak beste Citiz sareko tokiko AUPA kooperatibarekin: autopartekatzean erabiliko diren autoak plantan ezartzen ditu Euskal Herrian, jendartean auto indibidualak duen tokiaren mugatzeko helburuarekin.

Indartze asmo batekin eta herritarren inbertzioa bultzatzeko gure 3 estrukturetan, marketing digitalaren kargudun bat xekatzen dugu.

Eginkizun nagusiak:

  • Marketing akzioen eta estrategia digitalaren garapena
  • Multikanaletako komunikazio kanpainak plantan ezartzea
  • Edukien sorrera (idatziak eta ikus-edukiak)
  • Web + SEO proiektuen kudeaketa
  • E-mail eta sare sozialetako kanpainen kudeaketa
  • Leads eskuratzea, datu baseen eta estatistika azterketen segipena
  • Beste komunikazio ekintzak eta gertakizunak
  • Kideen eta partaideen koordinazioa
  • Itzulpenak euskaraz

Bilatzen dugun perfila:

  • Goi mailako formakuntza marketing eta komunikazioan, berezitasuna marketing digitalean.
  • Guttienez 3 urteko esperientzia profesionala kargu berdintsu batean.
  • Autonomia, gaitasun anitza, zorroztasuna eta aktore desberdinen estrategiekin koherentzian den antolakuntza.
  • Analisia eta beila izpiritua.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Idazteko erraztasuna.
  • Finantza parte hartzailearen filosofiari atxikimendua, lurraldearen garapen iraunkorraren zerbitzuko.
  • Grafismo eta bideogintzan gaitasunak desiratuak.
  • Euskara menperatzea beharrezkoa.

 

 

Baldintzak

  • Kontratu mugagabea
  • Lehenbailehen hasteko
  • Eginkizun guziak ENARGIA, I-ENER eta AUPA sozietateentzat izanen dira.

Laburpena

Lekua: Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CV eta motibazio gutuna info@enargia.eus helbidera bidali behar dira lehenbailehen. Informazio gehiago: www.enargia.eus