MINIFABRIKA BURUA

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Giza eta ekoizpen baliabideak optimizatzeko ekintzak zehazteaz, zuzentzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da, minifabrikaren prebentzioko, ingurumeneko, kalitateko, entregen kostuko eta pertsonen garapeneko helburuak lortze aldera. Minifabrikako kudeaketa-plana egingo du, gamak, eskulan beharrak, egitura-gastuak, prestakuntza-beharrak eta bestelakoak zehaztuz, helburu kuantitatibo/kualitatiboak finkatuz eta horiek betetzeaz arduratuz.

  • Minifabrikako burua da eta erantzukizuna osoa du erabakiak hartzeko; horretarako, lankideekin koordinazioa/lankidetza sustatu behar du.
  • Minifabrikaren kudeaketaren arlo guztietan hobekuntza bultzatu eta sustatu.
  • Minifabrikako Laneko Arriskuen Prebentzio-arduraduna.
  • Minifabrikako langileen garapen-arduraduna.
  • Erreklamazioen analisi prozesua lideratzen du kausen identifikazioetik, ekintzen itxierararte
  • Minifabrikaren Kudeaketa Sistema Operatiboa lideratzen du barne kudeaketa eredua jarraituz

 

Baldintzak

  • Unibertsitate-gradua, ahal dela ingeniaritza-arloan
  • Kontuan hartuko da aginte postuetan esperientzia izatea.
  • Ingelesez hitz egiteko eta idazteko gaitasuna.
  • Negozioko beste planta batzuetan lan egiteko prestasuna.

 

Laburpena

Lekua: Arrasate Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.