Arloa: Begiraleak
Eskaintzaren deskribapena:
Mugaldeko Udalekua hirugarren aldiz antolatuko da aurten. Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta Saran bukatuko da, uztailaren 19an. Ibiltaria izaki, Arantza, Oiartzun, Urruña eta Sara zeharkatuko dituzte. Udalekuetan parte hartuko dute 14 eta 15 urteko gazteek.
Udaleku ibiltari honetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira.
Datak eta elkartzeko tokiak:
Hasiera: Arantza, uztailak 13, 10:00
Bukaera: Sara, uztailak 19, 12:00
Ibilbidea:
Aste osoan zehar kirol eta kultur jarduera ezberdinak egingo dira, eta horiek gidatzea eta dinamizatzea begiraleen esku egongo da. Jarduera hasi baino lehen begiraleek formakuntza jasoko dute eta udalekuetarako programazioa prestatuko dute.
Beharrezkoa da euskaraz jakitea (C1 maila), eta ondorengoak baloratuko dira:
Enpresa: Lansarean
Lan mota:
Egonaldi baterako
Soldata:
Udaleku ibiltari honetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira. Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte oiartzun@tturttur.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a (larunbata) baino lehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Ttur-ttur elkartearekin harremanean jarri: oiartzun@tturttur.eus / 943260182