Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
-
Hezkuntza maila: Goi-mailako ikasketak. beharrezkoa ez izanik ere informatika arloarekin lotuta egotea baloratuko da.
-
Eskakizunak:
-
Hezkuntza Sailak martxan jarriko duen “Eskola adimentsua (Adi)” programari erantzunez, mentoreak izendatuko ditugu ikastoletan aholkularitza eta formazioa emateko.
-
Ikastolen mentore taldea osatzeko mentoreak behar ditugu 2024-2025 ikasturtean gurekin aritzeko. Mentorearen funtzioak honakoak izango dira:
-
Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotika ikastoletan lantzeko proiektuaren diseinuan parte hartzea. Ikastoletan gaiaren gaineko diagnostikoa egiteko ikastolei aholkularitza ematea eta jarraipena egitea.
-
Ikasgeletan gaia lantzeko ikastolako plan propioa idazteko aholkularitza ematea eta jarraipena egitea.Tokian tokiko beharren arabera irakasle taldeei prestakuntza ematea.
-
Goi-mailako ikasketak amaituta izatea; beharrezkoa ez izanik ere informatika arloarekin lotuta egotea baloratuko da.
-
Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren ezagutza kontrastatua
-
Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez)