Prozesu industrialetako teknikaria

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatu eta fabrikatzen dituen erakundea gara, merkatuaren ezagutza zabalarekin eta produktuen eta prozesuen know-how garrantzitsuarekin. Gure sektorean liderrak gara. Bikaintasuna bilatzen dugu, gure bezeroen beharretara egokituz.

Mondragon korporazioko kide gara: I+Gko zentroek, enpresek eta unibertsitateak elkarrekin lan egiten duten lankidetza-proiektua.

Coprecira lan egitera bazatoz, ekonomikoki hazten ari den proiektu sozioenpresarial bat eraikitzen lagunduko duzu, estandar sozial, ekologiko, kultural, demokratiko eta solidarioei jarraituz

Ingeniari mekaniko edota elektroniko bat bilatzen dugu, gogotsu, anbizioz, espiritu berritzailez, proaktibitatez eta taldean aritzeko gaitasunarekin, ekonomikoki hazten ari dena, estandar sozial, ekologiko, kultural, demokratiko eta solidarioei jarraituz.

Zer eskaintzen dizugu?
• Garapen profesionala, bai teknikoki bai gaitasun “soft”etan hazteko aukera.
• Etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen liderra den enpresan lan egitea.
• Ordutegi malgua, jantokiko tiketa eta beste onura sozial batzuk.

 

Zure erantzukizunak hauek izango dira:
• Produkzio-ekipoen eta instalazioen inbertsio berrietan errentagarritasun eta gaitasun-helburuen lorpena planifikatzea eta bermatzea, inbertsio-taldearen zereginak koordinatuz, erabakiak hartzea errazteko.
• Ekipoen erosketa kudeatzea (hornitzaileen kudeaketa, eskaintzak), eta produkzio-prozesuaren definizioaren eta soluzioen erosketaren (negoziazioa eta alternatibak erabakitzea) arduradun nagusia izatea.
• Gauzatze-epeak betetzen direla ziurtatzea, aurreikusitakotik izan daitezkeen desbideratzeak aztertuta eta dagozkion erabakiak hartuta.
• Horretarako, teknologia desberdinen artearen egoera ezagutu beharko duzu, eta merkatuak eta hornitzaileak aztertuko dituzu, betiere teknologia hori Copreciko produkzio-prozesuetan aplikatzeko aukera bilatuz.

 

 

Baldintzak

  • Ingeniaritza mekanikoa eta/edo elektronikoa
  • Euskararen ezagutza; eta ingelesa jakitea, maila altua.
  • Lean Manufacturingen, SMEDen, AMFEn, 4.0. Industrian ezagutza izatea.
  • Autocaden edota Soliden ezagutza izatea.
  • Produkzio-prozesuetan, muntaia-lerroetan eta eragiketen automatizazioan eskarmentua izatea.

 

Laburpena

Lekua: Aretxabaleta Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.