Sustapen eta marketin arduraduna behar du

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

FUNTZIO NAGUSIAK
– Ataria marka sustatzea eta zabaltzea.
– Ekintzak, kanpainak eta proiektuak garatu eta aurrera eramatea.
– Harpidetzak kudeatzea eta fidelizatzea, eta sarea handitzea.

Baldintzak

ESKATZEN DA
– Administrazio, publizitate, harreman publiko edo marketin arloko ikasketak eta ezagutzak izatea.
– Marketin arloko ezagutza espezifikoak menperatzea (social media marketina, email marketina, analitika eta neurketa tresnak eta abar…).
– Marketin eta sustapen lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
– Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: komunikazioa, diseinua…
– Izaera dinamikoa eta harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna izatea.
– Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea.
– Gutxienez euskara C1 maila.
– Gidabaimena eta autoa izatea.

ESKAINTZEN DA
– Amatasun baja baten ordezkapena.
– Lanaldi osorako kontratua.
– Berehala lanean hastea.
– Lantokia Tolosan.

 

Laburpena

Lekua: Tolosa Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma 2024ko maiatzaren 26a baino lehen.

Ataria Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2024-Mai-15
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Tolosa

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-26

9 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa