Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
Erreka Smart Fastening eko negozioan, Zerbitzuen Garapenerako Arduradunaren lanpostua beteko duen pertsona baten bila gabiltza.
Postu honi dagozkion ardura eta funtzioak honako hauek dira:
-
Negozioko Zerbitzuen Katalogoa definitzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren ekintzak lideratzea, Zerbitzu horien diseinuaz eta balio proposamena eraikitzeko beharrezkoa den guztiaz arduratuz.
-
Zerbitzuen Katalogoko Diseinua egiteko proiektuak behar bezala kudeatzea.
-
Zerbitzuen eremuko kapital teknologikoa menderatu eta berau kudeatzen arduratu, beharrezkoa den know-how delakoa identifikatuz eta sortzen ari diren teknologia berrietan arreta ipiniz.
-
Zerbitzuekin zerikusia duen balio proposamena garatzeko ezagutza teknologikoa kudeatzea, barrura begira giltzarri diren konpetentziak identifikatuz eta barnekoa gaitasunak osatzeko kanpoko bazkide teknologikoak proposatuz.
-
Errekak eskaintzen duen kanpo-lanen zerbitzuak betetzea.