Zure hurrengo urrats profesionala Administrazio eta Finantzetan IDEKOn hasten da

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

 

IDEKOn Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako prestakuntza duen pertsona bat bilatzen ari gara, kontabilitatean eta finantzetan espezializatua, ingurune berritzaile eta lankidetzako batean garatzeko gogoz.

Administrazio eta Garapen Antolaketako taldean parte hartuko duzu, funtsezko erantzukizunak hartuz.

????ZEINTZUK IZANGO DIRA ZURE EGINKIZUNAK?

Sailaren hainbat arlotan parte hartuko duzu, besteak beste:

  • Kontabilitatean laguntza ematea.
  • Hileko eta urteko itxieretan parte hartzea.
  • Diru-laguntzen kudeaketa eta jarraipena.
  • Arloari laguntza emateko administrazio-lanetan lankidetza.

 

Baldintzak

???? ZE PERFIL BILATZEN DUGU?

  • Formazioa: Enpresen administrazio eta zuzendaritza gradoa / masterra (kontabilitate eta finantzen espezialitatean).
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa menperatzea. Beste hizkuntza batzuk baloratu egingo dira.
  • Tresna ofimatikoak menperatzea.
  • Iniziatiba eta taldean lan egiteko gaitasuna duen pertsona bat bilatzen da, zorroztasun eta zehaztasun maila handikoa. Konpromisoa eta erantzukizuna dituena.

???? ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

  • Hazkunde profesionalerako eta pertsonalerako plan bat, zure arduradunarekin batera diseinatua, non elkarri entzun eta zurekin gauden.
  • Etengabeko ikaskuntza.
  • Ordutegiaren eta egutegiaren malgutasuna.
  • Multi-lokalizazioa: bulegoak Zuatzun eta CFAAn.
  • Organizazio osasungarria: fruta, zerbitzu medikoa, laguntza psikologikoa, etab.

????INTERESATZEN ZAIZU?

Interesatuta? Jar zaitez gurekin harremanetan eta hasi zure ibilbide berria gure taldean!

Gertutik ezagutu nahi bagaituzu, jakin nahi baduzu nola lan egiten dugun, zer proiektu ditugun martxan, zein pertsona-talde izango duzun inguruan eta IDEKOk eskaintzen dizkizun erraztasun guztiak... ez izan zalantzarik eta hurbildu gu ezagutzera!

 

Laburpena

Lekua: Elgoibar Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.