PasaiaPort inguruko ekoizpen-sektore nagusienetako (siderurgia, automozioa, makina-erreminta, papera) enpresen kate logistikoaren laguntzaile zuzena da. Bizkortasuna, dinamikotasuna eta eraginkortasuna dira gure portuko jarduera sostengatzen duten oinarriak, eta horien helburu nagusia lehiakorrak izatea da; lehiakortasun hori bizitasunean, eskalen bizkortasunean eta merkantzien erabileran ia gorabeherarik ez izatean oinarrituz. Bere kokagune paregabean, erraztasuna dauka hinterlandera erraz iristeko, bai lurreko eta trenbideko lotura bikainei esker, atlantiar ardatzaren gainean kokaturik baitago, baita itsasontziz ere.
www.pasaiaport.eus