Curriculumari sarrera egiten dion gutuna da, eta enpresari eskatzailearen lehen inpresioa ematen dio. Horregatik, komenigarria da arreta handiz prestatzea gutun hori. Eta ez ezazu ahaztu beti joan behar dela curriculumarekin batera.
Aurkezpen-gutunak, gehienez, orrialde bateko luzera eduki behar du, hau da, hiru edo lau paragrafo. Bertan, gutunaren arrazoia azaldu behar duzu, eta era berean, zure curriculumaren puntu sendoenak nabarmendu behar duzu, lan horretarako pertsona egokiena zarela azpimarratu, elkarrizketa bat eskatu eta, jakina, errespetuz agurtu.
Komenigarria da eskaria egin diozun enpresa horren jarduera ondo ezagutzen duzula erakustea. Goratu ezazu bere lana, larregi exageratu gabe. Gogoratu ez duzula gezurrik esan behar zure gaitasunak azpimarratzerakoan. Hala ere, zure arlo ahulak direnak ezkutatu ditzakezu.
Hementxe dituzu aurkezpen-gutuna idazteko orduan erabilgarri izango zaizkizun aholku batzuk:
- Margenak eta paragrafoen arteko banaketa zaindu.
- Esaldi laburrak idatzi.
- Adierazpen negatiboak saihestu.
- Kontuz ibili ortografiarekin.
- Bidali itzazu beti originalak sinatuta eta kopia bat gorde ezazu.
Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/