Curriculumik originalena sortzeko webguneak

Gaur egun, curriculum deigarri eta profesionala osatzeko bi aukera ditugu: lehenengoa, diseinurako aplikazioen bidez curriculum vitae guztiz pertsonalizatuta egitea, gure erara; honetarako, diseinu grafiko eta maketaziorako aplikazioak erabili beharko genituzke. Hau izango litzateke aukerarik egokiena, norberak bere ezaugarri eta gaitasunak adieraz ditzazkeelako bere bizitzari buruzko laburpen honetan.

Bigarren aukera, curriculumak modu deigarri eta erakargarrian diseinatzeko sarean dauden hainbat aplikazio erabiltzea. Behar ezberdinetara doitu daitezke eta hauen bidez, testu fitxategi bat baino produktu atsegin eta ikusgarriagoa sortuko duzu.

Gaur horretarako aplikaziorik onenak ikusiko ditugu. Zure lanbidea, profila, arloa eta jotzen duzun enpresaren arabera, curriculuma modu batean edo bestean moldatu beharko duzu, agian itxura tradizionala zainduz, edo agian sormenerako aukera handiagoak erabiliz. Edozein kasutan, hemen dituzu curriculumak sortzeko aplikazioen arteko hamaika aukerarik onenak.

1. DoYouBuzz

Curriculuma esportatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Aukeratzeko dauden txantiloien bidez moldatzen du edukia diseinuko ikuspegian. Hauen artean, badaude responsive direnak eta baita inprimatzeko bertsioa sortzen dituztenak baita ere.

doyoubuzz
2. Vu

Honako hau sormentsuena da, curriculumek itxura artistikoa hartuko baitute eta estetikoki deigarriagoak izango dira.

Zure historiaren datu nabarmenenak azpimarratzeko kategoriak sortzeko aukera ematen du. Oso intuitiboa da erabiltzeko, baina emaitza ikusgarria benetan!

Gainera, jaso behar dituen datuak zuzenean LinkedIneko profiletik inportatzeko baliabidea eskaintzen du.

Re-vu
3. Vizualize.me

Vu-ren antzekoa da. Datuak sartu eta aldagai ezberdinen bidez datuak modu ikusgarrian eskaintzen ditu. Lan-eskaintza bakoitzaren eskakizunetara erantzuteko curriculuma bereziko moldatzeko aproposa da, datu ezberdinei garrantzia eman dakiekeelako: adibidez, kasu batzuetan hizkuntzen ezagutzari buruzko datuak mapa batean ager daitezke; edo lan-esperientzia grafiko erakargarri baten bidez.

vizualizeme

4. ResumUp

Curriculumean jaso beharreko datuak sormena erabiliz eta modu grafiko eta ikusgarrian erakuskeko beste baliabide aproposa da.

Erabiltzeko erraza.

ResumUp

5. Kinzaa

Beste aukera bat, besteak bezain ona eta erabilgarria. Emaitza, honetan, datuak grafikoki agertzen baditu ere, tradizionalagoa da.

Kinzaa

6. CuVitt

Dimentsio ezberdinetako datuak erakusten ditu honek ere grafikoki. Eskaintzen dituen baliabideen artean, gomendapenak eska daitezkela bere bitartez eta sortzen duen fitxategian jaso.

cuvitt

7. CV Audere

Erraz sor daiteke curriculuma honen bidez eta erabiltzeko tresna intuitiboa da, nahiz eta emaitza tradizionalagoa izan.
Behin curriculuma osatuta dagoenean, fitxategia eskuratzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.
Webgune honek, gainera, lan elkarrizketak eta lana bilatzearen prozesua gainditzeko aholkuak ematen ditu.

audere

8. Visual CV

Zure curriculumaren informazio guztia sartu eta ondoren, itxura eta formatua zure gustuetara doitzeko aukera emango dizu. Estilo ezberdinen artean aukeratzeko baliabidea eskaintzen du, curriculuma helburu ezberdinen arabera sortu ahal izateko. Plataformak edukia moldatuko du automatikoki.

VisualCv

9. LiveCareer

Europass sitemarekin lan egiten du, Europar Batasunak sortuta eta ezarritakoa hautagaien gaitasunak neurtzeko estandarra. Kasu honetan honek ematen dio hautapen prozesu batetara aurkezteko balio erantsia, baliabide profesionala, serio eta adostuta erabiltzen duela.

Pausuz-pausu gidatutako aukera ezberdinen bidez oso erraz sortzen da curriculuma. Sistemak galderak egiten dizkizu eta horien erantzunen arabera, fitxategiak izango dituen eremuak doitu egingo ditu.

Txantiloiak aukeratu behar dira diseinua osatzeko; hauen estiloa beste plataforma batzuetakoa baino formalagoa da. Eta curriculuma sarean zabaltzeko baliabideak eskaintzen ditu baita ere.

Bestalde, aparteko edukiak eskaintzen ditu ere plataformak: aholkuak, informazioa, kontutan izateko ezaugarriak…

livecareer

 

10. CvMaker

Aurrekoaren antzekoa. Erraza erabiltzeko.

cvmaker

11. PdfCv

Txantiloia aukeratu behar da ere eta erabiltzen hasteko ez da plataforman izenik eman behar. LinkedInetik datuak inportatzeko baliabidea dauka, errazago egiteko.

Itxura tradizionala izango du sortzen duen fitxategia.

pdfcv

Iturria: azkuefundazioarenegunkaria.eus