Lana bilatzeko zenbait pauso

Gaurkoan, Gazte Aukerak, Euskadiko gazteen atariak, eskainitako gomendio batzuk partekatu nahi ditugu zuekin. Seguruenik, behin baino gehiagotan izan dituzu honako zalantza hauek... adi eta jarraibideen oharrak hartu, erabilgarriak izango zaizkizu eta! Eta ez ahaztu... ez etsi, ondo egindako lanak fruituak ematen ditu!

 

Bizitza osoa ikasten egon eta gero, zer egin behar dut lana bilatzen hasteko? Nondik hasi beharko nintzateke?

Helburuak eta zereginak planifikatu, kurrikuluma prestatu eta Lanbiden izena eman.

Nola planifikatu dezaket lan bilaketa?

Funtsezkoak dira lan ohiturak eta agenda, informazioa ordenatu eta jarraitu; gradualki bete beharreko helburuak ezarri, zehatzak, neurgarriak eta lorgarriak; egiaztatu emaitzak, azpimarratu zertan asmatu duzun eta zer hobetu behar duzun.

Internet da, esaten duten moduan, lana bilatzeko bidrik eraginkorrena? Nola bila dezaket lana internet bidez?

Interneten eskaintza asko eta lehia handia dago, ondo landu behar sareetan dituzun profilak. Eraginkorra izarteko jende gehienak egiten dituen ohiko lan bilaketetatik bereiztu behar duzu; zure profila ahalik eta gehien zehaztea lagungarri gertatuko zaizu, Interneten eta sareetan aktiboa izan zaitez lana aurkitzeko pertsona egokiak kontaktatuz.

Lana bilatu ahal dut gizarte sareen bidez?

Jende egokiarekiin harremanetan jarriz zeure burua ezagutarazi eta interesa piztu dezakezu. Linkedin sarea, adibidez, espreski lan harremanetarako sortuak dira.

 

Beraz, lana bilatzea bera lana da; lana bilatzeko modua planifikazioa da, antolatua, saiatua eta aktiboa. Espezializatu; zenbait eta lan ideal zehatzagoa, aukera handiagoa enplegua lortzeko. Ez etsi! Egindako lanak, batzuetan denboran luzatu arren, fruituak ematen ditu!

 

 

Iturria: Gazte Aukera