Administrari lanetarako pertsona bat

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Administrazio zereginak burutzeko, lanaldi erdiz arituko den administraria kontratatzeko lan-deialdia ireki du Info-Aiaraldea Kultura eta Komunikazio elkarteak.

LAN BALDINTZAK

  • Ordainsaria: 650 € gordin (12 ordainsari)

  • Lan aldia 20 ordu astean

  • Ordutegia: 09:30-13:30, astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera)

  • 2 HILABETEKO probaldia

  • Iraupena: 6 HILABETEKO kontratua

Baldintzak

ESKATZEN DA

 

  • Lan horri lotutako prestakuntza akademikoa

  • Kontabilitate ezagutza

  • Iniziatiba eta auto-askitasuna

  • Harremanetarako gaitasuna

  • Koordinaziorako, dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna

  • Lantaldean lan egiteko gaitasuna

  • Autoa eta gida-baimena.

  • Komunikazioaren eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.

 

BALORATUKO DA

 

  • Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartearen eta kideen ezagutza eta eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, enpresak...

  • Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala

  • EGA eta idazteko gaitasuna eta euskara maila jasoa

  • Elkartearekiko atxikimendua

  • Lanerako malgutasuna

  • FactuSol eta ContaSol edo antzekoen gaineko trebakuntza

  • Modelos Fiscales, Red Directo.eta Contrata@ aplikazioen gaineko trebakuntza

  • IT txartela izatea eta OpenOffice apliakzioen gaineko trebakuntza

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

KRONOLOGIA

  • Martxoak 14 : Lan-deialdiaren irekiera

  • Martxoak 20: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna

  • Martxoak 21: Aurkeztutako profilen azterketa eta lana egoki bete dezaken hautagaien aukeraketa

  • Martxoak 22: Elkarrizketak eta hautaprobak

  • Martxoak 23: Lan deialdiaren ebazpena eta erabakia elkartekideei jakinaraztea

  • Apirilak 1: Langile berriaren inkorporazioa

HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

 

  • Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek martxoaren 22ko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.

  • Goizez edo arratsaldez burutuko diren saioek, gehienez 60 minutuko iraupena izango dute eta ondoko atalak landuko dira:

    • Elkarrizketa

    • Finantzaketa eta kontabilitate zereginei dagokien ariketa

    • Administrazio zereginei dagokion ariketa 

Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Data: 2016-Mar-17
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2016-Mar-21

Enpresaren izena: Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa